SAN PRUDENCIO ADVICEk (SANPRA) eskainitako zerbitzua.
Zure enpresan Berdintasun Plan bat ezarri behar duzu? Legeak Plana ezartzera derrigortzen zaitu langile kopurua dela eta? Aholkularitza jaso nahi duzu zure enpresa berdintasunarekin konprometituta dagoen enpresa bihur dadin, horren onurak eskura ditzan eta langile guztiak fideliza ditzan?
Enpresan Berdintasun Plana ezartzen lagunduko dizugu, Errege Lege Dekretu berrira egokitu zaitezen.
6/2019 Errege Lege Dekretu berria ezarri zenetik, 50 langile baino gehiago dituzten enpresak behartuta daude Berdintasun Plan bat ezartzera, honako data hauetan:
+150
Lanpostu
2020ko martxoan izan behar dute ezarrita
+100
Lanpostu
2021ko martxoan izan behar dute ezarrita
+50
Lanpostu
2022ko martxoan izan behar dute ezarrita
Zein da zerbitzuaren helburua?
Enpresei laguntza eta aholkularitza ematea, enpresaren baitan berdintasunerako neurriak eta planak abiarazteko prozesuan.
Zergatik ezarri berdintasun plana enpresan?
- Langileen txandakatzea murrizten da
- Langileak erakundearekin inplikatzen laguntzen du
- Laneko absentismoa murrizten du eta laneko giroa eta malgutasuna hobetzen ditu
- Produktibitatea hobetzen du, langileen laneko gogobetetasuna handiagoa delako
- Enpresaren balio eta helburuekin identifikazio handiagoa lortzen da
Gure berdintasun zerbitzuaren onurak edo abantailak:
- Indarrean dagoen araudia betetzen du
- Derrigorrezkoa da 50 langile edo gehiago dituzten enpresentzat
- Enpresaren kudeaketa eta funtzionamendua hobetzen ditu, enpresaren eta bertako langileen ezagutza handiagoa emanez
- Langileen gogobetetasuna; horrek, aldi berean, ekoizpena eta errentagarritasuna hobetzea dakar
- Kanpora begirako itxura eta enpresak berdintasunarekiko duen konpromisoaren aintzatespen publikoa, bezeroekin dituen harremanei eraginez
- Elementu bereizlea, lehiako beste enpresa batzuen aurrean
- Erakundeak sari bereizgarriak eta aintzatespenak jasotzeko aukera izango du, kontzientziazio sozial eta aktiboa sortuz
Enpresei haien neurrira egindako Berdintasun Plan bat prestatzen eta ezartzen laguntzen diegu.
Eskatu informazioa, konpromisorik gabe, formulario honen bidez.