Mª Jesús San Josék, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak, Ramiro Gonzálezek, Arabako Ahaldun Nagusiak, Gorka Urtaranek, Gasteizko alkateak, eta Yolanda Berasateguik, La Fundación San Prudencioren presidenteak inauguratu zuten Erakundeetan Adina Kudeatzeari buruzko I. Kongresua, “Baby Boomerrak: Erretiran doan belaunaldia” izenburua zuena. Kongresuan 60ko hamarkadako baby boom belaunaldiaren erretiroaren ondorioak aztertu zituzten lanaren ikuspegitik, zehazki, laneko arriskuen prebentzioaren eta talentuaren eta giza baliabideen belaunaldi anitzeko kudeaketaren ikuspegitik.
Foroak ehun enpresaburu, zuzendari, arduradun politiko, teknikari eta gizarte eragiletik gora bildu zituen Gasteizko Europa Jauregian, La Fundación San Prudencioren ekimenez.
Inaugurazioaren ostean, José Ramón Mínguezek, Barrilero y Asociados Bulegoko kideak, eztabaida bideratu zuen, “Lanaren etorkizunaren ingurune juridikoari” buruzko hitzaldiarekin.
Geroago, Kongresuko plater nagusietako bat iritsi zen: Edelmira Barreira Diz, PPko senataria, Erronka demografikoari aurre egiteko Gobernuaren ordezkaria, “Demografiaren krisi larria, lehen aldiz agenda politikoan” hitzaldiarekin.
Handik gutxira, Jagoba Gómezek, La Fundación San Prudencioren Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko arduradunak, enpresei eta langileei planteatzen zaizkien alderdi ezezagun, zalantza eta erronka ugariei buruz hitz egin zuen, erretiro adina 67 urtera arte atzeratu ondoren eta “erakundeetan adina kudeatzeari” dagokionez.
“Zahartzeak talentuaren kudeaketan duen eraginari” buruzko goizeko azken hitzaldia Pilar García Lombardiak, IESEko ikertzaile elkartuak, eman zuen.
Bi hitzaldien artean, mahai inguru bat egin zen, honako parte hartzaile hauekin: Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordea; Mª Cruz Vicente, CCOOko Ekintza Sindikaleko arduraduna; Amaia López, Confebaskeko Laneko Arriskuen Prebentzio arlokoa; Joan Guasch, Lan Baldintzen Zentro Nazionaleko zuzendaria, eta Rafael Mayorga, Nafarroako Mutualitateko Laneko Osasuna Sustatzeko Programen koordinatzailea. Guztiek “Zahartzea eta Lana, ia hasi ez den eztabaida” izan zuten eztabaidagai.
Kongresuko azken mahai inguruarekin enpresaren etorkizunera hurbilketa bat egiten saiatu ziren, erakundeek dituzten erronka eta aukeren inguruan eztabaidatuz, “2030era bidaiatuko dugu: nolakoa izango da etorkizuneko enpresa? ” izenburupean. Mahai horretan egon ziren: Manuel Velázquez, Jazarpen eta Diskriminazioaren Euskal Behatokiko kidea eta Lan Ikuskaria; Ricardo Mínguez, Cuatrecasaseko kontseilaria; Guillermo Sáez, Ajesbask Arabaren presidentea; Ángeles Alcázar, 50plus elkartearen presidenteordea eta Generación&Talento Behatokiko kide zuzendaria; Daniel González Taboada, UGTko Azterlan Saileko teknikaria, eta Encarnación Maroño, Adecco Taldeko giza baliabideen zuzendaria.
Mahai inguruak José María Calleja kazetariak moderatu zituen eta ekitaldia Fede de Juanek, umore korporatiboan espezializatutako gidoilari eta imitatzaileak, gidatu zuen.
2017ko Adinaren kudeaketaren argazki galeria
La Fundación
Ordutegia
- Ostiraletan 8:00-18:00