XVIII. Empresa topaketan egon ziren hitzaldiak
Arabako enpresa nagusietako ehun enpresaburu, zuzendari eta gizarte eragile baino gehiago bildu ziren 2016ko ekainaren 16an, La Fundación San Prudencioren XVIII. Empresa Topaketan (Jardines de Uleta hotelean). Eztabaida Ekimen Arduratsua sari banaketarekin amaitu zen, horiek izani EGE (Enpresaren Gizarte Erantzukizuna) arloan Espainian ematen diren sari nagusiak. Ekitaldiari hasiera eman zion hitzaldia Alain Casanovasena izan zen, Complianceari buruzkoa. Araudia betetzen dela bermatzeko eta enpresak, langileen egitez edo ez-egitez, egindako delituengatik egon daitezkeen inputazio penaletatik babesteko tresna deskribatu zuen. La Fundaciónek topaketa baliatu zuen Compliance zerbitzuaren abiarazpena aurkezteko. Zerbitzu horretan, arloan eskarmentu handia duen erakundea dugu, prebentzioaren, ingurumenaren eta EGEren arloko kudeaketa sistema ugari ezarri dituena.
Hitzaldiaren ondoren, eztabaida interesgarria egon zen enpresek, gure lurraldean enplegua eta aberastasuna sortzen duten aldetik, gaur egun duten zereginari buruz, eta bertan zuzendari oso garrantzitsuek parte hartu zuten, besteak beste, Antón Praderak, CIE Automotiveren presidenteak; Amadeo Álvarezek, Michelin Gasteizen zuzendari nagusiak, eta Emilio Titosek, Mercedes-Benz Gasteizen zuzendari nagusiak.
Estíbaliz Ruiz de Azuak, EITBko albistegietako aurkezleak, bideratu zuen ekitaldi horren barruan, XVII. Ekimen Arduratsua Sariak banatu zituzten, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiaren eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen eskutik.
Eztabaidaren eta hamaiketakoaren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak bideratu zuen irabazleei La Fundación San Prudencioren EKIMEN ARDURATSUA SARIAK banatzeko ekitaldia. Sariak Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eman zituzten.
“Ekimen Arduratsua” Fundación San Prudencio Sari banaketa
2016ko saridunak:
ENPRESAREN EKIMEN ARDURATSUA
A) 1-50 langile bitarteko enpresentzat (5.000 €)
Enpresa irabazlea: Mizar Additive Manufacturing
Enpresa finalistak: A&B Laboratorios de Biotecnología eta Jardines de Uleta Suites Hotela
B) 50 langile baino gehiagoko enpresentzat (5.000 €)
Enpresa irabazlea: Pernod Ricard Bodegas
Enpresa finalistak: Eroski, S.Coop. eta Fundación Diocesanas Jesús Obrero-Egibide
EKIMEN SOZIALKI ARDURATSUA
EGEn ekimen aipagarriak egin dituzten pertsona edo erakundeentzat
Enpresa irabazlea: CIE Automotive
LANEKO EKIMEN ARDURATSUA
La Fundacióneko kide diren langileentzat (2.500 €) Irabazlea: José Manuel Sáenz de Arzamendi, Tuboplast Hipania, S.A. enpresako langilea
Finalista: Ampa Miguel Bengoa-Egibide Arriaga