Arabako enpresa nagusietako ehun enpresaburu, zuzendari eta gizarte-eragile baino gehiago bildu ziren 2017ko ekainaren 22an (Jardines de Uleta Hotelean), La Fundación San Prudencioren XIX. Empresa topaketan, protekzionismoaren arriskuez eta ondorioez eztabaidatzeko, nazioarteko testuinguru ekonomiko bereziki konplexu batean, “Brexit” aren eta Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeen ostean.
Eztabaida horretan Arabako industriako zuzendari batzuek hartu zuten parte. Sektorea oso nazioartekotua dagoenez, berriz sortu den protekzionismoak eragin handia izan dezake harengan. Eztabaidako parte hartzaileak honako hauek izan ziren: Beatriz Iñarritu, Estrategias Empresariales Europeas E-3ko kide eta aholkularia; José Ricardo Romo, RPK S.Coop-en zuzendari kudeatzailea; Nuria Celorio, Navaceleko Zuzendaritzaren ondokoa, eta Juan Luis Cañas, Bodegas Luis Cañas, Amaren eta Dominio de Cairren presidentea. Estíbaliz Ruiz de Azua kazetari eta aurkezleak bideratu eta moderatu zuen ekitaldia.
“Ekimen Arduratsua” Fundación San Prudencio Sari banaketa
Eztabaidaren eta hamaiketakoaren ostean, La Fundaciónek EKIMEN ARDURATSUA SARIAK banatu zituen, Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San Joséren, La Fundación San Prudencioren presidente Yolanda Berasateguiren, Gizarte Zerbitzuetako foru diputatu Marian Olabarrietaren eta Enpleguko eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko zinegotzi Nerea Melgosaren eskutik.
2017ko Ekimen Arduratsua Sariak, kategorien arabera:
EKIMEN SOZIALKI ARDURATSUA.
Modalitate horrekin, La Fundaciónek merezimenduzko saria ematen dio EGEren esparruan garrantzi bereziko ekarpenak egin dituen pertsona, erakunde edo enpresa bati. Aurtengo saria MAHOU SAN MIGUEL enpresari eman zitzaion. Bere inguruko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalarekin konprometitutako familia enpresa da, zuzeneko enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzen duena 11 autonomia erkidegotan (Euskadi barne), eta Espainiako ekonomiari 1.270 milioi eurotik gorako ekarpena egiten diona. Enpresak erantzukizun partekatuko programa zabala garatzen du: 1.000 boluntario baino gehiago, 49 boluntario‑jarduera korporatibo eta 6.000 onuradun baino gehiago.
ENPRESAREN EKIMEN ARDURATSUA
50 langiletik gorako enpresa saritua LANTEGI BATUAK izan zen, “Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea” izeneko proiektuagatik. Proiektu horrek arrakasta handia izan du desgaitasun intelektuala duten pertsonen zahartze aktiboaren arloan, 2.130 langile baino gehiago dituen enpresa batean.
ENPRESAREN EKIMEN ARDURATSUA
Enpresaren ekimen arduratsuaren saria I+MED S. COOP. enpresak jaso zuen, biomedikuntzan espezializatutako Arabako ETE batek, gizartearen zerbitzura jarritako nano-teknologiaren garapenengatik.