Arabako enpresa nagusietako enpresaburuen, zuzendarien eta gizarte eragileen ordezkaritza zabala bildu zen 2018ko maiatzaren 23an (Jardines de Uleta hotelean) La Fundación San Prudencioren XX. Empresa topaketan, “Zuzendarien Erretirorako gakoei” buruz eztabaidatzeko. Gai hori biztanleriaren zahartzearen ondorioz etorkizunean izango diren mehatxuen inguruko kezkaren barruan sartzen da, bai eta biztanleriaren zahartzeak erretiro egonkorra planifikatzeko orduan izango duen eraginarekin lotutako kezkaren barruan ere.
Eztabaida horretan parte hartu zuten José Ramón Mínguezek, Barrilero y Asociados Bulegoko kideak; Pedro Real de Asúak, Caixabankeko Inbertsio Estrategiaren arduradunak, eta Félix Valdecantosek, VidaCaixako Kontuen exekutiboak. Estíbaliz Ruiz de Azua kazetari eta aurkezleak bideratu eta moderatu zuen ekitaldia.
José Ramón Mínguez, Barrilero y Asociados bulegoaren kidea, izan zen eztabaidari sarrera eman ziona, “Pentsioen konpromisoak enpresa plangintzaren estrategia gisa” hitzaldiarekin.
“Ekimen Arduratsua” Fundación San Prudencio Sari banaketa
Eztabaidaren eta hamaiketakoaren ostean, La Fundaciónek EKIMEN ARDURATSUA SARIAK banatu zituen, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzálezen, Gasteizko Alkate Gorka Urtaranen, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San Joséren eta La Fundación San Prudencioren presidente Yolanda Berasateguiren eskutik.
2018ko Ekimen Arduratsua Sariak, kategorien arabera:
EKIMEN SOZIALKI ARDURATSUA.
Modalitate horrekin, La Fundaciónek merezimenduzko saria ematen dio EGEren esparruan garrantzi bereziko ekarpenak egin dituen pertsona, erakunde edo enpresa bati. Aurten, saria IBERDROLA enpresarentzat izan da, burtsako kapitalizazioagatik Europako lehen konpainia elektrikoa denarentzat eta, energia berriztagarriei dagokienez, munduko liderra denarentzat. Konpainia honek saria jaso du Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren arloan duen konpromisoagatik eta ibilbideagatik, baita kontzeptua Espainian ezarri aurretik ere, eta, zehazki, gobernu korporatiboaren kudeaketan, gardentasunean eta kultura etikoan izan duen ibilbideagatik, jasangarritasunarekiko eta GIHekiko konpromisoagatik, eta arriskuen kudeaketa bateratuaren ereduarengatik.
ENPRESAREN EKIMEN ARDURATSUA
50 langile baino gehiagoko enpresa sariduna AERNNOVA AEROSPACE izan da, “ZAINDU programa” ekimenagatik; izan ere, lesio muskuloeskeletikoen arloko ikerketa proiektua da, eta berretsi egin du ariketa fisikoan eta parametro biomekanikoen hobekuntzan oinarritutako autobabeserako jarraibide berrien eraginkortasuna goiko gorputz-adarreko lesio muskuloeskeletikoen prebentziorako. Proiektu honek fisioterapia prebentiboko tailer bat instalatzea barne hartzen du.
50 langile baino gutxiagoko enpresa saridunari dagokionez, CEU VIRGEN NIÑA IKASTETXEA izan zen, familiari dagokionez enpresa arduratsua delako eta, ikastetxeari dagokionez, jasangarria delako. Saria SALUDABLE proiektuagatik jaso du, etorkizunean jarraipena izango duten bizi ohitura osasungarriak sustatzearen aldeko apustua baita. Diziplinarteko proiektua da, eta hainbat jarduera biltzen ditu irakaskuntza/ikaskuntza prozesuetan, tutoretzetan, orientazioan, eskolaz kanpoko jardueretan eta jarduera osagarrietan.
LANEKO EKIMEN ARDURATSUA.
Saria Fundiciones Inyectadas Alavesaseko Álvaro López de Lacallerentzat izan zen, “Lan eremuko alkoholismoaren aurreko protokoloa” proiektuarengatik. Proiektu horren helburua langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskuak minimizatzea edo kontrolatzea da, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoari dagokionez.