Ingurumen zerbitzua
La Fundación San Prudenciotik, SANPRA- SAN PRUDENCIO ADVICEn bidez, ingurumena kudeatzeko zerbitzua eskaintzen diegu urtero konfiantza gure zerbitzuetan jartzen duten 80 enpresa baino gehiagori.
Enpresa horiek onartu egiten dute haien arrakastaren zati bat, izan ere eta gure aholkularitzari esker, ingurumenaren aldagaia haien enpresaren kudeaketan txertatzeari eta ingurumena babesteari zor zaiola.
Ingurumenaren arloan adituak diren profesionalen talde bat jartzen dugu zure erakundearen zerbitzura. Gure aholkularitza gure eskarmentu eta ezagutza zabalean oinarritzen da.
Ingurumena gurekin kudeatzeak dituen abantailak
- Ingurumenaren eta segurtasun industrialaren arloko legedian eskarmentu handia duten aholkulari seniorrak ditugu.
- Enpresa bakoitzean aplika daitezkeen lege-betekizunak etengabe eguneratzea, modu pertsonalizatuan.
- Ingurumena kudeatzeko eta neurrira egindako sistemak garatzea, hainbat sektore eta tamainatako erakundeetan.
- 20 urtetik gora daramagu enpresen beharrak ezagutzen eta konponbideak ematen.
- Zerbitzu zorro zabala jartzen dugu gure bezeroen eskura.
- Kalitatea eta gure bezeroen gogobetetasuna gure aktibo nagusiak izan daitezen lan egiten dugu.
Gurekin bilera bat egin nahi baduzu, zure enpresan Ingurumenaren Kudeaketa aplikatzearen abantailak edo aipatutako zerbitzu horiek guztiak zertan dautzan azaltzeko, bidal iezaguzu formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Gure ingurumen zerbitzuak bezeroen eskura jartzen ditu gure ezagutza eta espezializazioa, zerbitzu zorroaren bidez, betiere haien beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea bilatuz.
Urak
- Ur aprobetxamendurako eskaerak (ur bilketa)
- Ibilgura eta kolektorera isurtzeko baimen eskaerak
- URArentzako autoaitorpenak eta antzekoak egitea
APQ Produktu kimikoak biltegiratzea
- Produktu kimikoen biltegiratzea legeztatzea.
- Instalazioen urteko berrikuspena
Ingurumen baimena
- Ingurumen baimen bateratua eskatzea
- Ingurumen baimen bateratua aldatzea
- Ingurumena Zaintzeko Plana aurkeztea
- Urtero PRTR erregistroa aurkeztea
Segurtasun kontseilaria (ADR)
- Salgai arriskutsuen urteko txostena egitea
- Ebaluazio-txosten teknikoak
- Prestakuntza
- Salgai arriskutsuak kargatu, deskargatu eta garraiatzeko betekizunei buruzko aholkularitza
Airearen kutsadura
- Airea kutsa dezaketen jardueretarako (AKDJ) baimenak, jakinarazpenak eta aldaketak
- Disolbatzaileak kontsumitzen dituzten jardueren erregistroan inskribatzea
- 117/2003 Errege Dekretua bete izanaren urteko justifikazioa
Ontziak eta bilgarriak
- Ontzien eta ontzien hondakinen urteroko aitorpena.
- Ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa plana (PEP) eta Jarraipena
- Autonomia erkidegoei ontzien jakinarazpena egitea
Lurzoruaren kalitatea
- Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena
- DCS prozedurak hasteko salbuespen eskaeraren txostena
- Lurzoruaren kalitatearen adierazpen prozedurako jarduketei buruzko aholkularitza
Ingurumen kudeaketa sistema ezartzea
- UNE-EN ISO 14001
- EMAS
- UNE-EN ISO 14006 Ekodiseinua
- UNE-EN ISO 14064 Karbono-Aztarna
- ISO 50001 Energiaren kudeaketa
- PEFC Zaintza-katea
- Ingurumena kudeatzeko sistemak beste kudeaketa-sistema batzuekin integratzea (UNE-EN ISO 9001 eta ISO 145001)
- Karbono-aztarnaren kalkulua
- Bizi-zikloaren analisia
- Ingurumen Adierazpenak egitea
- Barne-ikuskapenak egitea
Ingurumenaren eta industria segurtasunaren alorreko lege-betekizunak eguneratzea
- Aplikatu beharreko lege-betekizunak aldizka eguneratzea
- Lege-betekizunak identifikatzeko eta ebaluatzeko erregistroa eguneratzea
Legea betetzeko oinarrizko zerbitzua
- Legea betetzeari buruzko hasierako diagnostikoa
- Legeriara egokitzeko urteko plana
- Urteko barne auditoria, legea betetzearen bilakaera egiaztatzeko
- Aplikatu beharreko lege-betekizunak hilero eguneratzea
- Ingurumenaren arloko izapideak egiteko aholkularitza eta laguntza
- Aldian behingo bilerak enpresa kidetuekin, sinergiak errazteko
- Prestakuntza
Industria segurtasunari buruzko lege-aholkularitza
- Goi-tentsioa
- Aparatu jasotzaileak
- Behe-tentsioa
- Berokuntza, klimatizazioa eta ur bero sanitarioa
- Presioko ekipoak
- Hotzekoak
- Gasa
- Suteak
- Legionella
Hondakinen kudeaketa
- Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen ekoizleen jakinarazpenak
- Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kudeatzaile baimena eskatzea
- Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen garraiolari baimena eskatzea
- Hondakin arriskutsuen urteko aitorpena
- Hondakinen urteko memoriak (kudeatzaileak)
- Hondakin arriskutsuak minimizatzeko azterlana
- PCB/PCT edukitzearen aitorpena
- Eraikuntza eta eraispen hondakinen (EEH) azterlanak
- Eraikuntza eta eraispen hondakinak kudeatzeko planak
Ingurumen-erantzukizuna
- Ingurumen Arriskuen Analisia
IKS-eeM, Ingurunet eta eSIR
- Hirugarrenei era guztietako ingurumenaren arloko izapideak egitea. Eusko Jaurlaritzak EGIA gisa akreditatzea IKS-eeMrako.
Prestakuntza
Energia-jasangarritasuna
- Kontsumitzaile handien urteko komunikazioa
- Lantokietako mugikortasun-planak