Laneko arriskuen prebentzio zerbitzua, enpresa eta erakundeentzat
San Prudencio Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuaren (PZM) helburua erakundeei laguntzea da, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria bete dezaten, langileen osasunean kalterik gerta ez dadin helburu nagusitzat hartuz.
San Prudencio PZMk 1997az geroztik eskaintzen dizkie zerbitzuak LaFeko enpresei eta, gaur egun, Arabako sektore guztietako 137 enpresari ematen die estaldura (kimika, metala, eraikuntza, egurra, automobilgintza, hezkuntza, serigrafia, merkataritza…), guztira, 4.400 langile baino gehiagori.
San Prudencio PZM Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko kide izateak zure enpresari ekartzen dizkion abantailak:
- Prebentzio zerbitzu mankomunatuaren prebentzio modalitatea da enpresaren barne kudeaketan integratzen errazena, legeak eskatzen duena betez.
- PZM irabazi asmorik gabeko elkarte baten parte da, eta haren helburu nagusia soziala da (lanpostu seguruak lortzea).
- Beste batzuekiko alde nagusia da gure prebentzio teknikariek enpresan benetako presentzia fisiko jarraitua izateko konpromisoa hartzen dutela eta, horrela, erantzun eraginkorra berehala ematea lortzen dutela.
- Langileak eta enpresako zuzendaritza aholkatzen eta sentsibilizatzen ditugu, gure instalazioetan edo in company prestakuntza emateaz gain.
- Osasuna zaintzeko zerbitzua prebentzio modalitatean sartuta dago, eta gainerako espezialitateekin koordinatuz kudeatzen da.
- Enpresa bakoitzean aplika daitezkeen lege-betekizunak etengabe eguneratzen ditugu, modu pertsonalizatuan.
- Prebentzioa behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren azterlanak eta neurketak egiten ditugu.
- Erabateko gardentasuna dago zerbitzuaren jarduketetan, enpresa kidetuek kontrolatzen baitituzte zerbitzuaren parametroak, Elkarteko Zuzendaritza Batzordean haien ordezkari gisa diharduten enpresak baitaude.
- ETE eta mikroETE-ei enpresa handientzako zerbitzuen kalitate eta esperientzia maila berbera dituen zerbitzua eskaintzen diegu, haientzat ere irisgarri egon dadin.
- Gure teknikariek, batez beste, 20 urteko eskarmentua dute.
San Prudencio prebentzio zerbitzu mankomunatuaren irismena:
- 4 espezialitateak barne hartzen ditu (segurtasuna, higiene industriala, ergonomia eta psikosoziologia) eta diziplinartekotasunez kudeatzen dira.
- Arriskuen ebaluazioak, legezko eskakizun guztiak bete ditzan, beharrezkoak diren azterlanak eta neurketak barne hartzen ditu. Beharrezkoa den LAPen arloko prestakuntza barne hartzen du, bai LAFen prestakuntza aretoan, bai enpresan.
- Metalaren Fundazioaren akreditazioa dugu metaleko hitzarmenean jasotako prestakuntza guztia emateko.
- Eskatzen zaigun bilera guztietara joatea (Segurtasun eta Osasun Batzordea, Osalan, Laneko Ikuskatzailetza, auditoriak…).
- Enpresa bakoitzean aplika daitezkeen lege-betekizunak etengabe eguneratzea, modu pertsonalizatuan.
- Sei hilez behingo kudeaketa txostenak, hala badagokio, erakundeko kudeatzailetzari bidaliko zaizkienak, planifikatutako eta egindako jardueren jarraipena egiteko.
Jarduera teknikoak
- Enpresa bakoitzaren kudeaketa plana
- PZM Prebentzio Zerbitzu Makomunatuaren jardueren plangintza
- Zarata neurketak
- Argiztapen neurketak
- Ergonomiari buruzko azterlanak
- Neurketa termo higrometrikoak
- Segurtasun ikuskapenak
- Seinalizazioaren ikuskapenak
- Enpresaren koordinazioaren ikuskapenak
- Arriskuen ebaluazioa
- Lantokiak
- Lanerako ekipamendua
- Larrialdi plana
- Istripuak ikertzea
- Legezko eta barneko auditoriak
- Prestakuntza plana
- Agintari eskudunen jarraipen plana
- Urteko jarraipen txostenak
- Taldeko hitzaldiak
- Banakako hitzaldiak
- Prestakuntza ikastaroak
- Enpresari pertsonalizatutako legeria
- Segurtasun jarraibideak
- Lanerako prozedurak
Osasuntza zaintzeko jarduerak, prebentzio zerbitzu mankomunatua
- Protokoloak berrikustea
- Aldizkako azterketa medikoak
- Analitikak
- Tetanosaren aurkako txertoa
- Gripearen aurkako txertoa
- Botikinak berrikustea
- Segurtasun fitxak berrikustea
- Berariazko hitzaldiak
- Historia medikoak
Osasun laguntza – Prestazio mediko-farmazeutikoa
Zerbitzua PZMk izendatutako talde medikoak egiten du, enpresa kontratatzailearen instalazioetan, eta hura garatzeko behar den materiala izango du, bai eta Osasun Sailak lokalei emandako dagokion baimena ere.
Ohiko kontsulta medikoak egiten dira, Osakidetzako medikuan bezala, bai eta zerbitzua hitzartuta duten enpresetako langileen laguntza ere, istripuak gertatzen direnean.
Osakidetzan bezala, botiken errezetak egiten ditugu, bai eta txertoak jarri ere, dagokion medikuak aginduta, langile bakoitzarentzat, egungo legeriak ezartzen duena betez.
Enpresako giza baliabideetako langileekin lankidetzan aritzen gara, enpresako langileen bajak eta altak kudeatzeko.
Botikinak berrikusten laguntzen dugu, eta enpresa bakoitzean zerbitzua mantentzeko behar diren materialak eskatzen dira.
Medikuei eta osasun agintariei baino ez zaie ematen informazio mediko pertsonalerako sarbidea, eta ezin izango zaio enpresari edo beste inori eman langilearen berariazko baimenik gabe.
Jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez, Arabako enpresentzako laneko arriskuen prebentziorako gure zerbitzu mankomunatuari buruzko informazioa eman diezazugun, inolako konpromisorik gabe.