La Fundación San Prudenciok, Ekimen Arduratsua Sarien bidez, ekimen sozialki arduratsuak saritu nahi ditu, bai enpresenak, bai langileenak. EGEren arloko euskal erakunde nagusia garenez, aitortza egiten diegu pertsona ospetsuek, erakundeek, enpresek eta langileek enpresaren gizarte erantzukizunarekin zerikusia duten esparru guztietan (arriskuen prebentzioa, ingurumenaren zaintza, enpleguaren sustapena, interes taldeekiko harremanak, kode etikoen ezarpena, etab.) egindako jarduketa aipagarrienei.

Sarien modalitateak
Enpresaren Ekimen Arduratsua
Modalitate hau La Fundación San Prudencioko kide diren eta kide ez diren enpresentzat da, eta bi kategoria ditu, enpresa txikia (50 langile baino gutxiago) edo ertaina edo handia (50 langile baino gehiago) den kontuan hartuta
Bi kategoria horietan Laneko Arriskuen Prebentzioaren, Ingurumenaren, Enpleguaren eta EGEren arloan jarduera aipagarriak abiarazteagatik nabarmendu diren enpresak saritzen ditugu.
Laneko Ekimen Arduratsua
Modalitate hau La Fundación San Prudencioren kide diren enpresetako langileei zuzenduta dago.
Helburua langileek, enpresaren parte gisa, lan ingurunea hobetzeko ekintzak (prebentzio batzordeak, hobetzeko proposamenak, I+G+b, etab.) egiteko edo bultzatzeko egiten dituzten lan ona eta ahalegina aitortzea da.
Enpresaren Ekimen Soziala
Modalitate honen bidez, aitortu egin nahi da EGEren arloan ekarpen garrantzitsuak egin dituen edozein pertsona fisiko (teknikariak, katedradunak, adituak, akademikoak…) edo juridiko (enpresak, instituzioak, enpresaburuen elkarteak, fundazioak, ikerketa zentroak eta/edo zentro teknologikoak, erakundeak, aholkularitza etxeak, unibertsitateak…).