La Fundación San Prudencio irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Enpresaren Gizarte Erantzukizuna garatzeko eta Arabako gizartearen ongizaterako lan egiten duena; hori dela eta, haren jarduera ugariren helburua pertsonei laguntzea da, haien familia-esparruan; izan ere, era guztietako familiak bizitzan aurrera eramaten ditugun jardunen oinarrizko lotura direnaren uste osoa dugu.
Helburu hori lortzeko antolatzen ditugun jardueretako bat dira La Fundaciónen titularrentzako eta haien familientzako ekitaldiak, bitarteko bat baitira, bide batez, Arabako familiek gizarte erantzukizunaren arloan (berdintasuna, inklusioa, ohitura onak, etab.) egiten dituzten jarduera aipagarriak aintzatesteko. Ekitaldi horien bidez, jardunbide horiek sustatzen ditugu, eta La Fundacióneko familiek ondo pasatzea eta une gogoangarriak izatea lortzen dugu, kolektibo bereko gainerako kideekin batera.