Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz
2025eko otsailaren 26an
Parte-hartzaileen harrera Europa Biltzar Jauregian: 8:15
Lanaldia
SAVE THE DATE!
Erreserbatu zure lekua hemen!
Lan osasunari heltzeko moduak
La fundación San Prudencioren Laneko segurtasun eta osasunaren XXIV. biltzarra “lan osasunari heltzeko moduak” buruzkoa izango da.
Alde batetik, laneko osasun mentalaren gaiari helduko diogu berriro, oraingo honetan enpresek edo erakundeek osasun hori sustatzearen ikuspegitik. Bi jardunbide egoki azalduko ditugu, osasuna eta ongizatea hobetzeko xedearekin zerikusia dutenak, interes orokorrekoak izan daitezkeenak lan-ingugurunean pertsona guztientzat Gainera, enpresentzako Lehen Laguntza Emozionalen zerbitzu berritzaile bat aurkeztuko da, lan-eremuan gertatzen diren larrialdi emozionalei erantzuna eman diezaieketen sorosleak trebatzeko, larrialdi “fisikoekin” egiten den bezala.
Bigarren gaia lan-eremuko loaren kalitatea da. Orain arte, gai hori sarritan landu da lan-txanden ondorioz sor daitezkeen arazoen barruan, bereziki gaueko lanaren barruan, eta are modu bereziagoan adineko pertsonei dagokienez, horien ordutegi-aldaketetara egokitzea zailagoa baita arrazoi biologikoengatik. Hala ere, loaren kalitate-arazoek, oro har, eragin diezaiekete lo egiteko zailtasunak dituztenei edo logura sor dezakeen edozein medikazio hartzen dutenei. Gai honetan, laneko segurtasunean eta osasunean ondorio kaltegarriak izan ditzaketen egoerak zaindu behar dira, bai kaltetuentzat eurentzat, bai beren ekintzen eraginpean egon daitezkeenentzat, baldin eta ekintza horiek arriskutsuak izan badaitezke.
Azkenik, hirugarren gaia gaurkotasun handikoa da, eta aldi baterako ezintasuneko prozesuetan alta malguak edo progresiboak deiturikoei buruzkoa da. Gai horri buruz nolabaiteko polemika piztu da, eta eztabaida bat egin nahi da, alderdi tekniko-juridikoetan oinarrituko dena. Zehazki, zuzeneko eragina jasaten duten pertsonen eskubideei kalterik egingo ez dien eta laneko segurtasun eta osasunaren berezko helburu terapeutiko eta prebentiboei erantzungo dien erregulazio baten legezko bideragarritasunari buruzko azterketa objektibo bat egitea da kontua.
Gai horiek guztiak La Fundación San Prudencio-n zuzenean ezagutzen ditugu, gure Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak eta PsicoLan zerbitzuak ematen dizkiguten datuei esker. Aurrera egiteko eta egoera horiek hobetzeko irtenbide praktikoak eskaintzea ahalbidetuko diguten tresnak martxan jartzen lagundu nahi dugu. Egoera horiek lanegun asko galtzea eragiten dute, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan.
Horregatik, Arabako langileen osasuna hobetzeko dugun konpromisotik, erantzuna ematen diogu enpresentzako erronka horri eta absentismoa murrizten dugu enpresen eta langileen arteko topagune gisa.