60ko hamarkadan, Gasteizko biztanle kopuruak hazkunde handia izan zuen: 1950ean 49.000 biztanle izatetik, hamar urte geroago 68.000 biztanle izatera igaro zen; 1970ean 150.000 izatera iritsi zen eta joera horri eutsi zion, gaur egungo 250.000 pertsonara iritsi arte, probintzian industriaren arloko enpresa handiak ezarri izanari esker. Mende erdian, hiriak Espainiako hazkunde demografikoaren marka guztiak hautsi zituen eta per capita BPGren Estatuko rankingaren lehen postuan jarri zen.
Berrogeita hamar urte, urte asko dira. Asko dira mende erdiko historia eraiki duten pertsonak eta egoerak. La Fundación XX. mendeko bigarren erdian gertatutako garapen ekonomikoaren ondorioz sortu zen gizarte arabarraren humanizazioaren emaitza da, oinarrizko premiei erantzuteko beharra zuen gizartearena. Denboran zehar iraun izana, aurreko premiak ase ondoren, premia berriei aurre egiteko gaitasunaren emaitza da.
La Fundación San Prudencio egunero berrasmatzen jarraituko dugu, gure taldearen beharretara egokitzeko eta gure xedeari leial jarraitzeko. Eta dagoeneko egin denari jarraipena emanez egingo dugu, 50 urte hauetan sortutako nortasun kulturala erabat errespetatuz, autoexijentzian oinarritutako estiloarekin ekinez.
Mugarriak
1969 Ekonomatuaren sorkuntza
San Prudencio Ekonomatoaren sorrera
1986 Distribuzio modernoa
San Prudentzio fundazio laboralaren bidez, ekonomatuak distribuzio modernora egokitu ziren.
1997 Birfundazioa
Ekonomatu eta beraien pertsonala Eroski Sdad. Coop-ean integratu eta langileak RSE aspektuan bideratzeko Fundazioa birfundatu egin zen.
2003 Zerbitzu berriak
Prud Pertsio EPSV, Cid Norte, Ingurumenaren zerbitzu eta emplegarritasunaren sorkuntza.
2013 Modernizazioa
Kudeaketa eta zerbitzuen modernizazioa: Nominatiba, Benefizia línea etb.
2018 50 Urteurrena
Fundazioaren 50 urteren ospakitzuna arabako industria babestuz.
2020 Enpresa berriak
Konsanpru, San Prudencio Advice (SANPRA) eta Nordic Klinikaren eraketa
1969 San Prudencio Ekonomatoaren sorrera.
1986 Fundación Laboral San Prudencio bihurtzea.
1989 A.I.F.A. Ekonomatoa, 1967an Forjas Alavesasek, Areitiok, Imosak eta Ajuriak sortutakoa, xurgatzea.
1991 Michelin Ekonomatoa xurgatzea.
1992 E.G.A. Ekonomatoa, eraikuntza sektorearen ekimenez sortutakoa, xurgatzea. Cid Norte, S.A. (gaur egun Club de Compras dena) sortzea.
1997 Ekonomatoa eta bertako langileak Eroski, Sdad. Coop-en sartzea.
1998 San Prudencio Prebentzio Zerbitzu Mankomunatua eratzea, Euskadiko lehen prebentzio zerbitzu mankomunatua dena.
2001 Birloya, S.L. eratzea, babes ofizialeko etxebizitzak eta babespeko apartamentuak sustatzeko.
2003 Prud Pensión EPSV eratzea. San Prudencio Ingurumen Zerbitzu Mankomunatua eratzea. San Prudencio Enplegagarritasun Zerbitzua eratzea. 2005 Arabako Foru Aldundiak aitortzen du La Fundación Arabako erakunde bakarra dela Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren. Lehentasunezko Mezenasgoaren barruan.
2012 Línea Benefizia abiaraztea: telefono bidezko zerbitzuak, kosturik gabe. 2013 Lehen laguntza unibertsala abiaraztea osasunean, hezkuntzan eta kulturan erabiltzeko: Nominativa.
2017 Compliance Penal zerbitzua sortzea, enpresa kidetu batentzat Euskadiko lehen UNE-19601 ziurtagiria lortuz eta Estatuko industriaren arloko lehen ziurtagiria lortuz.
2018-2019 La Fundación Laboral San Prudencioren 50. urteurrena ospatzea.