Oraingo honetan, Nieves Salvadorren eskutik poesia errezital batetaz gozatzeko aukera izango dugu, artista, non erretitalaz gain, bere obrak La Fundacionen egongo dira ikusgai “Mirar la poesía” izenburupean.
Artista hau Benicarlóko “Grupo Poético Espínelako” kide sortzailea da, ikusizko poeta gisa sari ugari ditu bere eskuetan, bere lana hainbat antologiatan sartuta dago eta hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola “Anillos de Voz”, “La Voz y el Fervor”, “Viaje sin Retorno” edo “Donde nacen las palabras”, besteak beste.
Nieves Salvadorren “Mirar la Poesía” erakusketa Gasteizko Nazioarteko Poesia Jaialdiaren barruan dago, Poetak Maiatzean, eta Dato 43an izango da ikusgai ekainaren 1era arte.
Erakusketa honek collage-z egindako 40 artelan biltzen ditu, olerki bisualak sortzeko irudien bidez pentsamenduetara bidaiatzeko aukera ematen dutenak. Poema bisual bakoitzak bere ibilbidea du, baina guztien artean kritika sozial bat osatzen dute.
Azkenik, arratsaldeari amaiera emateko, zuzeneko musika emanaldia izango dugu.
Oraingoan, Maddi Agirre (flauta), Irene Mena (biolina), Markel Gómez (biola) eta Maddi Mourz (biolontxeloa) musikariek osatutako laukotea izango da.
Interpretatuko dute:
- W.A. Mozart (1756-1791) : Txirula, biolin, biola eta biolontxelorako laukotea Re maiorrean K. 285 : Allegro (mov. I)
- Ferdinand Ries (1784-1838) : Flauta, biolin, biola eta biolontxelorako laukotea La menor WoO 35 nº 3 : Allegro non troppo (mov. I)
La Fundación San Prudencioren eta CM Jesús Guridi MK Kontserbatorioaren arteko lankidetza-hitzarmena.