Beste urte batez, SPRIk laguntza berriak argitaratu ditu, interesgarriak izan litzaizkizuenak:
- Bideratu Berria: krisian dauden industria-enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntza.
- 1M € arteko finantziazioa eta berregituraketa-planaren kostuaren %50 artekoa.
- Zure enpresaren jarduerak berrantolatzea eta arrazionalizatzea, errentagarriak izan daitezen.
- Jarduera defizitarioak aztertzea, berriz formulatzeko, murrizteko edo bertan behera uzteko.
- Epea zabalik 2021eko urriaren 15era arte.
- Nazioarteko Gauzatu: ETEentzako eta euskal enpresa handientzako laguntza nazioartekotze-prozesuan.
-
- 4 milioi euro nazioartekotze laguntzetan.
- Interesik gabeko kredituak, inbertsioa amaitu eta 5 urteren buruan itzuli beharrekoak.
- Atzerrian instalazioak irekitzea edo berritzea.
- Lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua handitzea.
- Aurre eskaera zabalik.
-
Kanpoan utzitako sektoreak: eraikuntza, higiezinak, finantzak, aseguruak, defentsa, arrantza- eta akuikultura-produktuak, nekazaritza-ekoizpen primarioa.
- Zibersegurtasun Industriala: itzuli beharrik gabeko 18.000€ arteko diru-laguntzak, industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuen enpresen zibersegurtasuna hobetzeko.
- 18.000€ arte aholkularitza-, ingeniaritza-, hardware- eta software-gastuetan.
- Erabiltzen edo garatzen duzun software industrialaren zibersegurtasunaren auditoretza.
- Informazioaren eta datuen segurtasuna.
- Zure enpresako komunikazioak babesteko gailuak monitorizatzea.
- Epea zabalik 2021eko azaroaren 26ra arte.
- Barnekintzailetza: enpresei negozio berriak garatzen eta aukera berrietatik sortutako jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzen laguntzea.
- Jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzen duten dibertsifikazio-prozesuetako proiektu tradizionaletan eta teknologikoetan laguntzea.