“ESPACIO ARTE” EKITALDIA IRAILAK 5 LA FUNDACIÓN SAN PRUDENCION

Irailaren 5ean 19:00retan “Espacio Arte”-ko ekitaldi berria hasi zen, poesiarekin, ASPACEko erakusketarekin eta musika emanaldiarekin.

ASPACEren (Arabako Garun Paralisiaren Elkartea) “Kreaturak” erakusketa ekitaldian aurkeztu zen eta Dato 43an bisitatu ahal izango da urriaren 15era arte.

Erakusketa honetan garun-paralisia duten pertsonek egindako hainbat lan daude. 2011. urtean, ASPACE ÁLAVAk prestakuntza artistikorako gune bat jarri zuen martxan, eta, harrezkero, sormen-ahalmena lantzen eta sustatzen da, egindako lana ikusarazteko eta zabaltzeko. Horrela, gainera, artelanen sortzaileek berek beren artearen emaitza ikusgai ikus dezakete.

Erakusketa bisitatu ahal izango da

irailaren 5etik urriaren 15a arte

Beste alde bateki, inaugurazioan, Rosi Puellesen liburuaren aurkezpenarekin eta poesia emanaldiarekin ere gozatu ahal izango genuen entzunaretoan.

2016an, Accu Espaniako V. Kontakizun Lehiaketako lehen saria irabazi zuen artista honek, unibertsoaren erdigunea izeneko lanarekin. Espacio Arten aurkezten duen “Teselas” liburua pandemia garaian argitaratu zen eta azken hogei urteetan idatzitako kontakizun eta poema txikien bilduma da. Osotasun bat apurtzearen emaitzaz ari da, eta denbora aurrera doan heinean, mosaiko bat bezala eta bizitzan gertatzen den bezala elkartzeaz.

“Bizitza, niretzat, arnasa hartu ahala osatzen dudan MOSAIKO bat da. Tesela bakoitza, osotasun bat apurtzearen emaitza, bere maila berekoekin elkartzen da, kolorearen arabera, eta ez dut azken konposizioa ezagutzeko modurik, harik eta nire talaiatik distantzia hartu eta begiratzen dudan arte. Zaila da berarentzat gordetako hutsunean sartzen den pieza aukeratzea. Denbora asko behar da zehaztasunez hautatzeko. Hori gertatu zait Teselas obrarekin: kontatu nahi dudanaren ñabarduraren arabera lau puzzle eraiki nahi izan ditut, eta lortu nahi ditut.

Liburuan kontatzen dizudan guztia egia da. Batzuetan, nire egia, beste batzuetan besteen egiak. Gezurra iruditzen bazaizu ere… “

Azkenik, eta arratsaldeari amaiera emateko, CM Jesús Guridi MK Kontserbatorioko ikasleek zuzeneko musika emanaldia eskaini zuten klarinete kuarteto bat Mozart eta A. Dvorak artisten obrak joz. Artistas hauek izan ziren: Xabier Sagastegi Arizti, Jon Ander Aulestiarte Saez de Cerain, Daniel Lecuona Zaldivar y Aitor Juez Vergara.

logo conservatorio de música Vitoria con La Fundación

Norbait ezagutzen baduzu edo zuk zeuk argazkiak, ilustrazioak, musika, pintura, poesia, antzerkia, dantza, bakarrizketak eta abar egiten badituzu, eta zure artea erakutsi edo zure lanak erakutsi nahi badituzu, jar zaitez harremanetan La Fundación San Prudenciorekin 945 222 900 telefonoan edo bidali e-maila info@lafundacion.com helbidera.

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.