Oraingo honetan, Alba Tojoren erakusketa koloretsua izango dugu.
Alba Tojoren biografia:
Alba 28 urte ditu eta Murgian (Araba) bizi da. Artista plastikoa da eta Artean graduatua, Pintura eta Grafikako aipamenarekin UPV/EHUtik (2018). Horrez gain, bere prestakuntza osatu du Obra Grafikoko Master batekin CIEC Fundazioan, Estanpa Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (2021), eta BilbaoArte Fundazioan Grafikako hainbat ikastarorekin. Bakarkako zein taldeko erakusketak egin ditu, eta Gazte Arte Saria (2019) jaso zuen proiektu artistiko bat sortzeko eta Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean erakusketa bat egiteko. Baita Oviedoko Decero Creativo beka (2021) ere, ikerketa eta produkzio artistikorako. Iaz, IN SITU ArtFestival-eko lehen saria jaso zuen, Gasteizko tokiko merkataritzan arte festibala, La Brasileña-rako egindako lanarekin. Bere lana hainbat lehiaketa eta txapelketatan hautatu dute, hala nola Valladolideko Nazioarteko Akuaforte Bienalean, Gaztela-Mantxako Nazioarteko Grabatu Sarian edo Madrilgo Sortzaile Gazteen Arte Lehiaketan, azken honetan Ohorezko Aipamena jaso zuelarik. Era berean, arte eta obra grafikoko azoketan parte hartu du, hala nola Open Portfolio, Alma Gráfica eta Oviedoko Arte Aste Profesionala.
Espacio Arten erakutsiko diren lan hauei buruz:
Bere lana emozioen inguruan eta hauei artearen bidez forma ematearen inguruan dabil. Sortzea adierazpide bat da eta inguratzen duenari buruz hitz egiteko modu bat da, baina baita ikusten ez den eta barruan duenari buruz ere, bere buruari entzuteko, bere alde intimoena arakatzeko eta bere sentimenduak kanporatzeko aukera ematen baitio. Bere lanak orbanetatik eta trazutik sortzen dira, baita koloretik eta adierazpenetik ere. Gorputzean eta mugimenduan, naturan, eta bestalde abstraktuan eta emozionalean inspiratzen diren irudien bidez, bere barnean dauden emozioekin bizikidetzaz hitz egiten du.