Lan-kontratazioak egiteko udalaren laguntza ekonomikoak: 3.400.000 euro baino gehiago
2020ko uztailaren 1etik 2021eko apirilaren 1era bitartean egindako kontratazioetarako diru-laguntza. Diruz lagun daitekeen aldia 2021eko ekainaren 30ean amaituko da.
- Diruz lagun daitezkeen kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da, eta gutxieneko lanaldia % 50ekoa. Laguntza kontratuaren iraupenarekiko eta lanaldiarekiko proportzionala izango da. Diruz lagundu daitekeen gehieneko aldia 6 hilabetekoa da.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa 1.500 eta 9.000 euro artekoa izango da, honako hauen arabera: kontratatutako pertsona kolektibo jakin batzuen parte den, zein den kontratuaren iraupena diruz lagundu daitekeen aldiaren barruan eta lanaldiaren %. Kasu guztietan, kopuru horiek % 10 igoko dira kontratuak emakumeei egiten zaizkienean.
- Ez dago enpresa bakoitzak diruz lagundutako kontratuen eta eskaeren mugarik.
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epeak:
- 2021eko otsailaren 16tik 2021eko apirilaren 14ra arte.
- 2021eko apirilaren 15etik 2021eko ekainaren 30era arte.
Informazio gehiago:
- Informazioa eta tramitea
- Informazio-eranskina (pdf)
- Harremanetarako: ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org