Urtean behin titular aktibo guztiei eskaintzen dizuegun urteko 50 euroko laguntza. “Keinu erraz” batekin eska daiteke (titularraren sakelako telefonotik dei galdu bat eginez). Prestazio honekin osasun, hezkuntza, kirol, kultura eta aisialdi arloetan dituzun beharrekin lagundu nahi dizugu eta, gainera, tokiko merkataritza sustatzen dugu, han trukatzen da eta.
- HEZKUNTZA: titular edo onuradunentzako laguntza, haurtzaindegirako edo haurreskolarako, hizkuntzak ikasteko eta 24 urtera arteko unibertsitateko ikasleentzako. Gehienez, 200 € urtean titular bakoitzeko.
- MENDEKOTASUNA: 300 eurora arteko laguntza urtean titular bakoitzeko, bizitza pertsonala/familiakoa eta profesionala kontziliatzen laguntzeko, mendekotasun mailaren bat duten titularrentzat edo haren ardurapean mendekotasun mailaren bat duen pertsona bat dutenentzat.
- ALARGUNTASUNA: Urte honetan aktiboan egonda hildako titularren alargunentzako laguntza bat. 1.200 € arte alargun bakoitzeko.
- LAN INSTRIPUA: lan istripua (in itinere lan istripuak izan ezik) izan duten titularrentzako laguntza beti ere ospitaleratzea edo lanerako ezintasun batekin dagoena honen istripuagatik.
Osasuna eta ongizatea sustatzeko zerbitzu berria da. Arreta, nagusiki, nahasmendu muskuloeskeletikoen prebentzioan eta tratamenduan jartzen du, bai eta lan arloko osasunarekin lotutako guztiaren prebentzio eta tratamenduan ere. Laneko osasun prebentiboko Europako zentrorik aurreratuena da, Dato kaleko 43.ean dago eta Nordic Klinika izena du.
Lehenengo kontsulta doakoa da eta gainerakoek % 25eko beherapena dute, Abokatuen Elkargoen tarifei dagokienez.
Fidelizazio club baten bitartez, tokiko enpresa eta saltokiek sortutako sinergiekin etekin handiagoa lortzen duzu, eta deskontuak, promozioak eta bonuak eskuratzen dituzu Arabako 100 saltoki baino gehiagotan. Gainera, hurbileko merkataritzan berrinbertitzen duzu, tokiko ekonomiari lagunduz.
Familiak eta gure gizataldeak hainbat eremutako jardun onen inguruan sentsibilizatzen dugu, eta saritu egiten ditugu. Hainbat ekitaldi antolatzen ditugu, besteak beste: Olentzero eta Errege Magoak, La Fundacióneko haurrei zuzenean harrera egin diezaieten; Zirkua, zozketak sare sozialetan, urteroko gabonetako postalen lehiaketa, eta abar.
Sariak antolatzen ditugu ikasle gazteek espediente akademiko onenekin egiten duten ahaleginari eta jardunari laguntzeko, bai eta beren balioengatik eta gizarte-ekintzengatik aintzatespena merezi duten pertsonei laguntzeko ere, gizartearen gainerakoentzako eredu baitira.