Titularra izateko, ezinbestekoa da La Fundación San Prudencioko enpresa kidetu baten langilea izatea
51 urte baino gehiagotan egin dugun ibilbidean, enpresa eta langileen arteko topagunea izateko nahia izan dugu, guztiontzako ona dena bilatzeko.
Gure helburua langileen zein haien familien bizitza pertsonalaren eta profesionalaren kalitatea hobetzea da, horretarako enpresei EGE arloko zerbitzuak eskainiz. Horrela, Arabako enpresek zuzentasunez eta erantzukizunez jarduten dute, garapen ekonomikoari lagunduz eta haien lehiakortasuna hobetuz.
400 enpresatik gora eta 26.000 langile inguru biltzen ditugu; haien familiekin batera, Araban, 72.000 pertsona inguru dira La Fundaciónen aurrera eramaten ditugun zerbitzu eta jarduerei onura ateratzen dietenak.
La Fundación San Prudencioko titularrak
Titular zarete zu bezalako enpresa elkartuetako langileak, baita ezintasun iraunkorragatik edo erretiroagatik baja hartu dutenak ere.
Jardunean dagoen hildako langile baten alargunak edo umezurtzak ere titulartzat hartuko dira.
Eskaintzen dizkizugun zerbitzu guztien onuradun izateko, ez ahaztu La Fundacionen alta ematea orri honetan bertan aurkituko duzun formularioa bidaliz.
La Fundacióneko onuraduna izatea
La Fundacióneko titularraren zuzeneko senideak dira, familia-unitate berberean bizi direnak: seme-alabak, bikotekidea, anai-arrebak, gurasoak, eta abar, harekin bizitzeaz gainera, pertsona horrekiko mendekotasun ekonomikoa dutenak.
Onuradunek ere txartela eduki ahal izango dute eta La Fundacióneko zerbitzuei onura atera ahal izango diete. Horretarako, hemen aurkituko duzun eskabidean alta eman eta berariaz adierazi behar duzu onuradunek txartela jaso nahi dutela eta, azkenik, helbide elektroniko honetara bidali: info@lafundacion.com
Formulario hau bidali zure alta titular bezala formalizatzeko:
Eman alta Nominativako 50 euroak ez galtzeko!
Aurreko inprimakia bidali baduzu La Fundacion San Prudencion alta emateko, EZ GALDU ZURE 50€-ko NOMINATIVA HURRENGO URTEAN!
Zuk erabakitzen duzun laguntza, Arabako 150 establezimendu elkartuetan trukatzen aukera duzu.
Eskatu zuretzat:
Deitu zure mugikorretik (titularraren mugikorretik) telefono honetara
Nominativa-ren web orrialdea
Doinu bat entzungo duzu eta deia eseki egingo da. Zure eskaera erregistratu egin da
SMS bat jasoko duzu, eta kode hori dendan edo establezimenduan aurkeztu beharko duzu, aukeratzen duzun produktu edo zerbitzuarekin trukatzeko..
Zalantzarik baduzu?
Kontsulta bat egin nahi diguzu?
Zuzenean gurekin jar zaitezke harremanetan, eta esango dizugu zer behar dugun La Fundacióneko kide izateak dakartzan abantaila guztiak balia ditzazun.
La Fundación San Prudencio
Dato kalea 43, 01005, Vitoria-Gasteiz
Tel: 945 222 900 · Faxa: 945 224 040
info@lafundacion.com