This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Unibertsitate ikasketen gastuetarako prestazioa
La Fundaciónen unibertsitate ikasketetarako laguntza eskatzeko baldintzak:
- Laguntza urtean behin soilik eska daiteke.
- Unibertsitatean ikasteko 700 eurotik gorako faktura bakarrarekin egingo da.
- Prestazio osagarri hau jardunean dauden titularrentzat edo 18 eta 24 urte bitarteko onuradunentzat da, unibertsitateko graduko ikasketengatik.
- Kanpo geratzen dira graduondoko ikasketak eta unibertsitatekoak ez diren master propioak (lanbidean jarduteko gaikuntza ematen duten unibertsitate masterrak izan ezik).
- 2024-2025 ikasturteko matrikularen ordainagiria bidali beharko da; bertan, 700 eurotik gorako zenbatekoa, matrikulatutako irakasgaiak eta horiei dagozkien kreditu kopurua adierazita egon behar dira.
- Notak aurkeztu beharko dira, arte, humanitate eta zientzien adarreko ikasketen kasuan, kredituen % 80 gainditu dela justifikatuz eta, ingeniaritza edo arkitekturako adarren kasuan, kredituen % 65 gainditu dela justifikatuz.
- Graduko lehen ikasturterako ez da gainditutako kredituen ehunekorik eskatuko.
- Beka eskaera ukatu bada, ukatu izana adierazten duen gutunaren kopia edo egiaztagiria bidali behar da.
- La Fundaciónen unibertsitate ikasketetarako laguntza graduaren iraupen gisa ezarritako urte kopuruan baino ezin da eskatu.
- Prestazioa eskatu ahal izateko, titularrak La Fundacióneko titularra izan beharko du prestazioa eskatzeko unean.
- Titularrak gutxienez 9 hilabeteko antzinatasuna izan behar du La Fundacióneko kide gisa, hizkuntzetarako prestazio hau eskatzen duen egunean.
- Gehienez, 200 € urtean titular bakoitzeko.
- Titular bat baino gehiago badago, prestazioa familia unitateko kideetako batek bakarrik eska dezake.
La Fundaciónen unibertsitate ikasketetarako laguntza eskatzeko moduak:
Informazioa bitarteko hauetako edozein baliatuz eska daiteke:
- Webguneko formularioaren bidez
- info@lafundacion.com helbide elektronikoaren bidez.
- Presentzialki, Gasteizko Dato kaleko 43an ditugun bulegoetan (itxita ez badaude).
Zalantzarik izanez gero, deitu telefonoz bezeroen arretarako zenbakira: 945 222 900.
Unibertsitate ikasketetarako laguntza eskatzeko epeak:
- Presentzialki: Unibertsitate ikasketetarako laguntza jasotzeko eskabidea presentzialki aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 30ean amaituko da, eta La Fundaciónek Gasteizko Dato kaleko 43.ean dituen bulegoetan aurkeztu beharko da.
- Internet bidez: Unibertsitate ikasketetarako laguntza jasotzeko eskabidea Internetez aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da, eta webguneko formularioaren bidez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango da
* Prestazio hori kobratzeko eskubidea izateko, prestazioa indarrean dagoen urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatu behar du kausazko egitateak, eta ikasturtea hartuko da kontuan.
Laguntzak onesteko datak:
Hilero onesten dira hilabete horretan eskatutako laguntzak.
Laguntza ordaintzea:
Unibertsitate bakoitzeko laguntzaren kasuan, laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da:
1) Onartutako laguntzaren zenbateko osoaren % 50aren konturako aurrerakina: eskaera egin eta hurrengo hilaren 10ean (abenduan eskatutako prestazioen kasuan izan ezik, urtarrilaren 31n ordainduko baitira).
2) Azken likidazioa: hurrengo urteko urtarrilaren 31n. Likidazio horren zenbatekoa onartutako eskaera guztien kopuruaren arabera egingo da.
Ordainketa horiek titularraren kontuan sartu beharreko banku-transferentzien bidez egingo dira.
Erreklamatzeko epea:
Ordainketa egin eta hurrengo 15 egunetan.
Dokumentazioa:
Prestazioen bidez garatutako jarduerak arautzen dituen prozedura orokorraren eduki osoa aplikatuko da.
- 2024-2025 ikasturteko matrikularen ordainagiria; bertan, 700 eurotik gorako zenbatekoa eta matrikulatutako irakasgaiak adierazita egon behar dira.
- Notak: arte, humanitate eta zientzien adarreko ikasketen kasuan, kredituen % 80 gainditu dela justifikatuz eta, ingeniaritza edo arkitekturako adarren kasuan, kredituen % 65 gainditu dela justifikatuz. Graduko lehen ikasturterako ez da gainditutako kredituen ehunekorik eskatuko.
- Beka eskaera ukatu bada, ukatu izana adierazten duen gutunaren kopia edo egiaztagiria.
- Graduaren iraupen gisa ezarritako urte kopuruan baino ezin da eskatu.
- Familia ugariagatiko edo ohorezko matrikulagatiko deskontuak ordainketaren zenbatekoa kalkulatzeko bakarrik hartuko dira kontuan, ez laguntza jasotzen den ala ez zehazteko.
- Titularrak onuradun batentzat aurkeztea eskatzen badu, familiaren errolda-ziurtagiri eguneratua. Ezin bada, familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren fotokopia.
Oharra: titular bakoitzak urtean gehienez 300 euro jaso ahal izango ditu guztira, mendekotasun, hezkuntza eta laneko osasunerako prestazioengatik jasotako zenbatekoak batuta.
* La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea.