Zertan datza Lan Istripuagatiko laguntzak?
Laguntza honen xedea lan istripua (in itinere lan istripuak izan ezik) izan duten titular guztiei ekonomikoki laguntzea da, non ospitalizazioa edo ezintasun totala edo absolutua izatera eragin dien.
Honetan datza:
- 3.600€-tarainoko laguntza titularreko, lan istripuak utzitako ondorioen arabera:
- Gutxienez 5 egun ospitalizatuta egotea, kantitata 600€/titularreko.
- Ezintasun totalagatik, kantitatea 1.500€/titularreko.
- Ezintasun absolutuagatik, kantitatea 3.000€/titularreko.
Lan Istripuagatiko laguntzaren baldintzak
- Laguntza eska dezakete: La Istripua izan dutela justifika dezaketen titularrek ospitaleratze bat izan izana (gutxienez 5 egunekoa) edo erakunde eskudunek lanerako ezintasun osoa edo absolutua aitortu izana justifikatzen duten titularrak, betiere lan-istripu baten ondorioz izan bada (in itinere lan-istripuak alde batera utzita).
- Prestazioa eskatu ahal izateko, titularrak La Fundaciónen alta egoeran egon behar du prestazioa eskatzeko garaian.
La Fundaciónen lan istripuagatik laguntza eskatzeko moduak:
Informazioa bitarteko hauetako edozein baliatuz eska daiteke:
- Webguneko formularioaren bidez
- info@lafundacion.com helbide elektronikoaren bidez.
- Presentzialki, Gasteizko Dato kaleko 43an ditugun bulegoetan.
Zalantzarik izanez gero, deitu telefonoz bezeroen arretarako zenbakira: 945 222 900.
Lan Istripuagatiko laguntza aurkezteko epeak:
- Presentzialki: Lan Istripuagatiko laguntza jasotzeko eskabidea presentzialki aurkezteko epea laguntzak ateratzen direnetik abenduaren 30era arte da, eta La Fundaciónek Gasteizko Dato kaleko 43an dituen bulegoetan aurkeztu beharko da.
- Internet bidez: Lan Istripuagatiko laguntza jasotzeko eskabidea Internetez aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da, eta webguneko formularioaren bidez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango da.
- Prestazio hori kobratzeko eskubidea izateko, prestazioa indarrean dagoen urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatu behar du heriotzak.