This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Argazkiak, ilustrazioak, musika, pintura, poesia, antzerkia, bakarrizketak eta abar egiten dituzu, eta zure artea edo obrak ikusgai jarri nahi dituzu?
La Fundaciónen espazio bat ireki dugu Dato kaleko 43.ean ditugun bulegoetan, bertako talentuari laguntzeko.
Anfitrioi lanak egiten ditugu sortzen ari diren artistentzat. Gure filosofia artistei merezi duten espazioa ematea da, inolako kosturik gabe, beren lana ikusgai jarri ahal izan dezaten.
Gure gunea eskaintzen dizugu, zure burua dohainik ezagutzera emateko.
Deitu eta ez utzi pasatzen aukera paregabe hau!
Kosta egiten zaizu zure burua ezagutzera emateko guneak edo lekuak aurkitzea, edo kobratu egiten dizute horiek erabiltzeagatik?
Jarri gurekin harremanetan 945 222 900 telefonora deituz, info@lafundacion.com helbidera idatziz edo formulario hau betez.
Espacio Arteren inaugurazioa
Erakusketa bakoitza inauguratzeko, ekitaldi bat egiten dugu publikoarekin, filantropiako hiru proposamenekin: erakusketa bera, kultur edo arte ekimenen baten aurkezpena auditorioan (bakarrizketa, performancea, liburu aurkezpena, poema errezitaldia, dantza, etab.) eta, azkenik, zuzeneko musika kontzertu bat agoran.
Gure espazioa doan eskaintzen dugu bertako artistak ezagutzera emateko eta haien lana hedatzeko: ez ezazu aukera galdu!