La Fundación Laboral San Prudenciok 2017ko irailaren 29an Familia Sariak emateko antolatutako ekitaldia, Europa Biltzar Jauregian.
2017ko irailaren 29an, La Fundación San Prudencioren 2017ko Familia Sariak banatu ziren Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, bullyingaren aurkako borroka ardatz izan zuen ekitaldi handi batean.
Ekitaldian El Languik parte hartu zuen, eta Elh Malick eta “12 Nubes” ekimen sozioedukatiboak sortutako Hip Hop eta grafiti talde baten emanaldiak egon ziren.
Ekitaldi horretan, El Languik “Se buscan valientes” abestia interpretatu zuen, eta “12 Nubes” taldeko kidez osatutako Hip Hop eta grafiti talde gazte-gaztearekin batera aritu zen agertokian. Hip Hop eta grafiti taldeak hainbat sari jaso ditu proposamen sozioedukatibo eta inklusibo berritzaile hori dela eta: proiektu berritzaile onenaren Buber saria, ekintzailetzaren Gironako Printzesa Fundazioa saria First Lego League Euskadin, eta “Aulas por la Convivencia” lehen Aula Intercultural Sari nazionala.
Horrez gain, Elh Malick abeslari senegaldarraren emanaldia ere izan genuen. Elh Malick sare sozialetan arrakasta handia duen musikari promesa gaztea da, eta Juanma Bajo Ulloaren azken filmaren soinu banda sortu eta interpretatu du.
Titularrentzat Gasteizen egindako ekitaldian, La Fundación San Prudencioren 2017ko FAMILIA SARIAK banatu ziren, Bullyingaren aurkako borrokan familiek egindako jardunbide egokiei ikusgaitasuna emateko.
Ekitaldi horretan izan ziren Ramiro González diputatu nagusia, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Peio López de Munain Vitoria-Gasteizko alkateordea, eta Familia Sariak banatu zituzten, La Fundación San Prudencioren presidente Yolanda Berasateguirekin batera.
Saridunak:
- JOANA BERNAL FERNÁNDEZ, “AMA, BETIRAKO LO GERATU NAHI DUT, BESTERIK EZ” izeneko eta lau printzipiotan oinarritutako jardunbideagatik: “jakin dezala hor zaudela, laguntzeko prest zaudela”, “inoiz amore ez ematea”, “ezin garela isilik geratu” eta garrantzitsuena “bizitzen eta bizitzen uzten” irakats diezaiegun dela.
- AITZIBER GOITIA MARTÍN, “IPUINAK, IKASTEKO MODU GISA” proposamenagatik
- La familia VILLAMOR GARCÍA, “AURPEGIA EMATEN IRAKASTEA, EZ HURA TXIKITZEN” jardunbideagatik
- GARCÍA GARCÍA familia, “BULLYINGA, ETSAI HANDI HORI” jardunbideagatik
Sarien epaimahaia: Edith Cuadrado, Eusko Jaurlaritzakoa; Rosalén Sánchez, Arabako Foru Aldundikoa; Nati López de Munain, Vitoria-Gasteizko Udalekoa; Ernesto García, San Viator guraso elkartekoa; Carlos Cordovilla, IRSE Araba elkartekoa; Kepa Solla, Udaltzaingokoa eta La Fundación San Prudencioko ordezkariak.
Azkenik, Eroskiren lau opari-txartelen zozketa egin zen bertaratu ziren guztien artean. Txartel bakoitzak 250 euroko balioa zuen eta Pilar Salazarrek, Eroski-Boulevardeko Bezeroaren Arretarako buruak, eman zizkien txartelak irabazleei.