Zer dira Premios Familia Sariak eta zergatik antolatzen ditugu La Fundación San Prudencion?
La Fundación San Prudencion, Enpresaren Gizarte Erantzukizuna garatzearen alde eta langileen eta Arabako gizarte osoaren ongizatearen alde lan egiten dugu; horregatik, gure jarduera askoren helburua zuen familiako pertsonei laguntzea da. Sinetsita gaude edozein familia eredu dela guztiok gure bizitzan egiten ditugun jarduera askoren oinarrian dagoen lotura.
Hori dela eta, La Fundaciónek, familien jardunbide egokien Sariarekin, zera egin nahi du:
- Familiek hainbat alderdi hobetzeko dituzten dedikazioa eta ahalegina aitortzea, besteak beste, familiaren baitako komunikazioa, bizikidetza, giza-harremanak eta harreman sozialak hobetzekoak.
Familia Sariak, ekimen arduratsuak egiten dituzten Vitoria-Gasteizko familia guztiek parte har dezaten
- Familiak sentsibilizatzea, haien baitan jardunbide egokiak mantentzeko eta garatzeko beharraren inguruan, horrela, gizartearen hobekuntzari ekarpen bat egingo baitiote.
- Familiak sentsibilizatzea, haien baitan jardunbide egokiak mantentzeko eta garatzeko beharraren inguruan, horrela, gizartearen hobekuntzari ekarpen bat egingo baitiote.
- Jardunbiderik onenak saritzea, familiak horiei eustera animatzeko, eta gure inguruan eredu eta adibide gisa baliagarri izan daitezen.
La Fundaciónen 2021eko Familia Sarien XIX. edizioa
Zure jardunbidea ohitura osasungarriak familian orri batean esanez bidali iezaguzu eta 500€ irabazi ditzakezu!
Urte honetan ohitura osangarrienak familian saritzen ditugu.
Bakarrik formulario eskaera hau bete ezazu zure jardunbidea orri batetan idatzita dagoena bidaliz. Argazkiak eta bideoak kontutan hartuko dira baina ez dira ezinbestekoak.
Ohitura osangarrien adibideak:
- Elikadura
- Kirola
- Osasun emozionala
- Jolasak
- Aire zabaleko aisia
- Hortzen zaintza
- Atsedena
- Komunikazioa
- Eta abar.
Batez ere ohitura familia osoak elkarrekin egiten duenean
Sari hauekin lortu nahi duguna:
- Familiako kideak inplikatuta dauden eta osasunaren zaintzaren aldeko ekintzak sustatzea.
- Gainerako familientzat eredugarriak izan daitezkeen jarrera eta ekintzak
identifikatzea. - Esparru horretan jardunbide egokiak egiten ari diren familia-unitateak saritzea.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du osasuna: “erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera”, eta horrek esan nahi du
kontzeptu hori gaixotasun bat edo beste egotetik harago doala. Hori dela eta, bizitza osasuntsuaz hitz egin beharrean, bizimodu osasungarriaz hitz egin behar dugu, eta haren baitan sartzen dira elikadura, ariketa fisikoa, osasun prebentzioa, lana, ingurumenarekiko harremana eta jarduera soziala.
Familia Sarietan urtero parte hartzeko
- Zuen jardunbidea idatziz bidali edo aurkeztu behar diguzue A4 folio batean (eskaneatuta, Word dokumentu batean, PDF batean, JPG batean, edozein formatutan).
- Zuen datuak bidali behar dituzue, orri honetan jartzen dugun formularioaren bidez, eskabidea betez eta gure bulegoetan aurkeztuz (irekita baldin badaude) edo posta elektronikoz bidaliz, info@lafundacion.com helbidera, honako gai honekin: “Familia Sariak eta dagokion urtea” urte horretako deialdian adierazten den datarekin.
Familia Sarien irabazleak beste edizioetan
2021: Ohitura osasungarriak familiak
Familia Arambarri Álvaro “Arrainak harean” jardunbidearekin
“Arrainak harean” da Arambarri Álvaro familiak aurkeztu zuen lanaren izenburua. Lehenik, hondartzan birziklatze-jardunaldi bat egin zuten, eta, bertan, aurkitu zituzten plastikoak eta beste hondakin batzuk bildu zituzten , eta, ondoren, harean hainbat irudi egin zituzten. Birziklatzearen garrantzia erakusteko eta ingurune naturala zaintzeari buruz kontzientziatzeko jolas soil baina garrantzitsu bat.
Familia Moreno Basterra “Ohitura osasungarriak” jardunbidearekin
Moreno Basterra familiaren “ohitura osasungarriak” bideoan, alaba txikiari eguna gosari zabal eta osasungarri batekin hastearen, hortzen osasuna zaintzearen eta aire libreko ariketa fisikoaren garrantzia azpimarratzea lortu dute, murrizketak gorabehera.
Familia Arnanz Lasurtegui “Familia-plan osasungarria” jardunbidearekin
Arnanz Lasurtegui familiak, bere aldetik, “Familia-plan osasungarria” izeneko komunikazioan oinarritutako lan bat aurkeztu zuen. Bertan, jardunaldi bakoitzaren amaieran gauza positiboak eta negatiboak elkarri kontatzeak familian bizi izandako eguneroko une batzuk gehiago balioesteko balio zien. Epaimahaiak ontzat jo zuen, halaber, elikadura osasuntsua sustatzeko ekimena, ohitura osasungarriak sarituz eta hurrengo familia-bidaiarako aurreztuz.
2020: Familia eta teknologia berrien erabilera Covid-19aren ondorioz
Nuria Bru Benavidesen familia, “Martin Sukalde Kapitaina” jardunbide egokiarekin
Itxialdian zehar, familia honetako semeak bere pertsonaia propioa eta bere abentura propioak asmatu eta sortu zituen, eta paperean islatu zituen.
Hasieran, 5 ale ilustratu, idatzi, fotokopiatu eta maketatu zituen, auzoan banatzeko, eta iruzkinak zituen erantzun bat jasotzen zuen bakoitzean aurpegia poztu egiten zitzaion.
Izan zuen harrera ona ikusita, astero, bizilagunen artean ale berriak banatzen hasi ziren eta bizilagunen erantzunek istorioak asmatzen jarraitzera animatzen zuten.
Paperean jende gutxirengana iristen zirenez, komikiak digitalizatzea eta WhatsApp bidez lagunei eta senideei bidaltzea erabaki zuten.
Jasotako mezu bakoitza kontaktu bat zen, birtuala bazen ere, bere bizitzaren parte diren pertsonekin.
Álvaro Rueda Sanzen familia, “Itxialdian bidaiatzen” jardunbide egokiarekin
Senar-emazte hauek itxialdian zehar ordutegiak eta errutinak ezartzeko beharra ikusi zuten, 4 urteko alabarengan loaren asalduak, kasketak edo umore aldaketak saihesteko.
Eskulanak egin zituzten, esperimentuak, sukaldean aritu ziren, baina neskatoak ezin zuen bere espiritu bidaiaria asetu.
Egunero, Google Earth eta Google Street View-ren bidez, munduko hainbat lekutara joatea erabaki zuten, Askatasunaren Estatuatik hasi, eta Granadako Alhambraraino edo Gasteizko Arte Ederren Museoraino.
Esperientzia hain izan da ona, ezen bidaia birtual horiek egiten jarraitzen baitute, baita itxialdia amaitu eta gero ere.
Ekimen horri esker, idazteko, marrazteko, zenbakitzeko, dimentsioak ezartzeko, kontakizunak egiteko eta ahozko adierazpena lantzeko trebetasunak landu ditu, eta itxialdian zehar maite dituen horiekin harremanetan egon ahal izan da.
Mª Valvanera Gómez Cornejoren familia “Teknologiak modu egokian erabiliz” jardunbide egokiarekin
Musikari familia honetan gurasoak, seme bat eta alaba bat ditugu, itxialdian zehar teknologia berriak erabili dituztenak, hainbat esparrutan.
Senideei eta lagunei bidali dizkieten ahots-interpretazioak zein interpretazio instrumentalak egin dituzte.
Halaber, bideoa, musika, argazkiak eta ahotsa erabiliz, sorkuntza artistikoak egin dituzte, itxialdian zehar agertu diren sentimendu eta emozioak islatu eta adierazteko.
3 hilabete horiek, familia honi, teknologia berrien aurrean beldurra galtzeko balio izan zaizkio; une zailetan aurrera egiten lagundu diete, beste pertsona batzuei laguntzen eta animatzen, eta kanpokoekin harremanetan jarraitzen.
2019: “Neska eta mutilen arteko berdintasuna”
Irune Martínez de Santosen familia, ‘Berdintasunerako arrosa’ proposamenarekin.
Familia honek dioenez, kolore arrosa beren bi alaben eta semearen arteko berdintasunerako erabiltzen dute. Familia honetako 5. kideak bere arreba zaharrenengandik jaso ditu gauza guztiak, hasi gurditxoaren zaku arrosatik eta arrebek erabiltzen zituzten panpinetaraino eta autotxoetaraino, neska edo mutil izateagatik haien artean desberdintasunik ote dagoen ikus ez dezaten. Beste jardunbide bat da seme-alabak geletan igarotzen ari diren etaparen arabera banatzen dituztela; beraz, neska batek eta mutikoak gela partekatzen dute.
Gurasoek aipatzen dute eredu direla ahal duten gauza guztietan, etxeko lanetatik hasita. Argi dute inork ez diola inori “laguntzen” eta seme-alabak orain arte bezala hezten jarraituko dutela, errespetuan eta maitasunean oinarrituta, eta bakoitzaren gustuak eta izateko moduak kontuan hartuta, behar duten konfiantza emanda, etorkizunean askatasunez aukera dezaten nortzuk diren eta zer egitea gustatzen zaien, genero desberdintasunak markatzen dituzten estereotipoen eraginik gabe.
Amaia Clementeren familia, ‘¿Nor da norrean jolastuko gara?’ proposamenarekin.
Etxe honetan hainbat aldaketa egin dituzte berdintasunean hezteko. Adibidez, seme‑alabek ez daramate belarritakorik, armairuak jantzien neurriaren arabera antolatuta daude, eta ez koloreen, itxuraren edo diseinuaren arabera; arropa eta jostailuak elkarrengandik eta etxeko pertsona bakoitzarengandik jasotakoak dira, eta ilea moztu nahi duten ala ez erabakitzen dute, generoa edozein dela ere.
Familiak duen beste ohitura bat da sexuen arteko bereizketak egiten dituzten gertaerak sare sozialetan salatzea eta partekatzea.
2018: “Arabako nire txokorik gogokoena”
Ruiz de Gauna Calleja “Larunbatak Tortilla mendian” proposamenarekin
Familia honek kontatu digunez, bere txokorik gogokoena Tortilla mendia da, aitonak aita txikitan bertara eramaten zuelako. Haurrei gustatzen zaie, tontorrik ez duelako, laua delako eta korrika egin dezaketelako; leku lasaia da eta, han daudela, beren suzirian igota ilargira joaten direla imajinatzen dute. Sarritan, Ania eta Izan gurasoekin, aitona-amonekin eta maskotarekin joaten dira bertara.
Murgia Martínez “Mendiluze harrespila” proposamenarekin
Familia honek kontatzen digu bere txokorik gogokoena Mendiluze harrespila dela. Bikote zirenetik joaten dira eta, orain, bere semearekin eta alabarekin joaten dira, haiek ere mendizaleak baitira. Ibilaldi horietan naturaren sekretuak ikasten dituzte, bertako belardi, pagadi eta ibaien bitartez, eta bertan bizi diren animaliak ikusten dituzte. Jolas eta ipuinen bidez, familiako haurrek beren herriaren historia ikasten dute, eta ingurumenarekiko errespetua eta harekin gozatzen jakitea bezalako balioak irakasten dizkiete. Askotan, Joxe aitona ere haiekin joaten da txango horietara.
Lafuente Galaz “Floridako kioskoa” proposamenarekin
Familia honen txokorik gogokoena Floridako kioskoa da, gurasoek bertan ezagutu baitzuten elkar (orain aitona-amonak direnek) eta, ordutik, derrigorrez pasatzen dira denak handik, gutxienez, urtean bitan, zehazki, Andre Maria Zuriaren jaietan eta Eguberri egunean. 60ko hamarkadan leku hartan hasi zen harreman horretatik, bere alaben bi familiak sortu dira, gaur egun ere tradizio berbera mantentzen dutenak, eta familia horietako bat da sarira aurkeztu dena. José Luis Saenz de Buruagaren “Arratsaldeak Olarizun” jardunbide egokiaren aipamena ere egin zen. Titular honen lekurik gogokoena Olarizuko gurutzea da. Bere bikotekidea Gasteizera etorri zen lehenengo aldian, gurutzera eramatea aukeratu zuen, bertatik ikusten den ikuspegi panoramiko ederra ikus zezan. Gaur egungo bikotekidearekin eta bi alabekin txangoak, abenturak eta paisaiak partekatzea gustatzen zaio, elkarrekin pasatzen dituzten une benetan atseginez gozatuz.
2017: “Bullyinga”
“Ama, betirako lo geratu nahi dut, besterik ez”, Joana Bernalena.
Familia honek jarraibide oso argiak ematen dizkigu gure seme-alabekin zer egin behar dugun jakin dezagun, bullyingaren biktima izan daitezkeenaren susmoa dugunean:
Jakin dezala hor zaudela, laguntzeko prest zaudela.
Inoiz amore ez ematea, horrek ez baitie mesederik egingo.
Isilik ez geratzea.
Bizi eta utzi bizitzen.
“Ipuinak, ikasteko modu gisa” Aitziber Goitiarena
Guraso hauek ipuinak eta istorioak erabiltzen dituzte semea balioetan hezteko:
- Alde batetik, emozioak lantzeko era guztietako ipuinak dituzte.
- Bestetik, istorioak hirugarren pertsonan erabiltzen dituzte, baldin eta haurra kezkatuago edo haserrekorrago ikusten badute; izan ere, hirugarren pertsonan hitz egiteak errua haurrari ez botatzen laguntzen baitu, eta errazagoa baita gaiak horrela jorratzea.
“Bullyinga, etsai handi hori” Marta Garcíarena
Familia honek bere alaben heziketan aktiboki parte hartzearen garrantzia nabarmentzen du, bere helburua pertsona onak izan daitezen baita. Horretarako, honako tresna hauek erabiltzen dituzte:
Modu informalean behin eta berriz hitz egitea, gurasoak ez daudenean gertatzen denari buruzko informazioa lortzeko. Egoera jakin batzuen aurrean nola erreakzionatzen duten izaten dute hizpide. Telebistan ez dute ikusten errespeturik eza ezaugarri nagusi gisa duen telesail edo filmerik, eta adiskidetasunari, errespetuari, enpatiari eta, oro har, giza balioei buruzko irakurgaiak sustatzen dituzte. Alabekin kalitatezko denbora izaten dute.
“Aurpegia ematen irakastea, ez hura txikitzen” Cristina Villamorrena
Familia honetako amak seme-alabei irakatsi die ezin dela beste aldera begiratu norbait sufritzen ari denean. Hainbat elkarteko kide da eta horietan bullyingari buruz hitz egiten hasi zen.
WhatsApp talde bat sortu du Gasteizen, eta bertan dauden pertsonek eskolako jazarpenarekin lotuta izan dituzten esperientziak kontatzen dituzte.