This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
2025eko Nominativa eskatzeko epea maiatzaren 31ean bukatzen da.
NOMINATIVA ESKATZEA
Aurten bi aukera eskaintzen dizkizugu, eskatu zuretzat edo dohaintza egin
ESKATU ZURETZAT
ARABAKO GURUTZE GORRIARI DOHAINTZA EGIN, DANAGATIK LAGUNTZEKO
Fundazioak DANAk eragindako euriteen biktimei laguntzen jarraitu nahi du, Arabako Gurutze Gorriaren bitartez Nominativa kanpainaren bidez.
Eskatzeko, 3 pausu erraz
Deitu zure sakelako telefonotik (titularraren telefono mugikorratik) Nominativarekin egin nahi duzunaren telefonora.
Tonu bat entzungo duzu eta deia moztuko da. Zure eskaera erregistratu da.
SMS bat jasoko duzu, aukeratzen duzun produktu edo zerbitzuarekin trukea egiteko dendan edo establezimenduan aurkeztu beharko duzun kode batekin.
SMS horrekin, aukeratzen duzun establezimenduan trukatu ahal izango dituzu 50 euro horiek, ordainketa egiteko unean.
La Fundaciónen Nominativaren helburuak
Urtean behin titular aktibo guztiei eskaintzen dizuegun urteko 50 euroko laguntza da. “Keinu erraz” batekin eska daiteke (titularraren sakelako telefonotik dei galdu bat eginez), urtero, otsailean ateratzen denetik maiatzaren 31ra arte.
Prestazio honekin osasun, hezkuntza, kirol, kultura eta aisialdi arloetan dituzun beharrekin lagundu nahi dizugu eta, gainera, tokiko merkataritzari laguntzen diogu, han trukatzen da eta.
Nominativa La Fundacióneko langileei zuzentzen diegu
Gure helburuetako bat langileen bizi kalitatea hobetzea da. La Fundaciónetik urtero 50 euroko laguntza eskaintzen dizugu, gurekin elkartutako Arabako establezimenduetan trukatu ahal izan dezazun.
Zure Nominativa eskatu bazenuen eta kodigoa galdu baduzu
Honako formularioa bidali kodigoa berreskuratzeko (baina gogoratu Nominativa eskatu behar duzula maiatzaren 31a baino lehen) edo deitu iezaguzu 945 222 900 telefonora.
Zure mugikorraren telefono zenbakia aldatu baduzu, Nominativa eskatu baino lehen bidali posta elektroniko bat telefono zenbakiaren aldaketa adieraziz honako helbidera: info@lafundacion.com, edo formulario hau bidali edo deitu 945 222 900 telefonora.