Lege oharra eta pribatutasun politika
Fundación Laboral San Prudencion konprometituta gaude tratatzen ditugun datu pertsonalen pribatutasunaren babesarekin eta datu horiek behar bezala erabiltzearekin. Politika honek deskribatu egiten du datu horiek nola trata ditzakegun, bai eta erabiltzaileek beren datu pertsonalen gainean dituzten eskubideak ere, webgune honetan eta, hala badagokio, haren edozein azpidomeinutan.
Jurisdikzioa eta eskumena
Baldintza hauen interpretazioari buruz edo webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein alderdiri buruz gatazkarik edo eztabaidarik sortzen bada, aplikatu beharreko jurisdikzioa eta araudia Espainiakoa izango da, eta auzitegi eskudunak, berriz, Gasteizkoak izango dira.
Zure adostasuna
Mesedez, irakurri arretaz politika hau eta ziurtatu ulertzen duzula eta harekin ados zaudela, gure edozein zerbitzu erabili edo zure datu pertsonalak eman baino lehen; ados ez bazaude, ez erabili webgune hau edo bere zerbitzuak, eta ez eman zure daturik. Gune honetara sartzea, bertako edozein zerbitzu erabiltzea edo zure datuak ematea baiezko ekintza argia dela ulertuko dugu, bai eta, horren bidez, zure datuak ondoren adierazten diren helburuetarako tratatzeko baimena ematen diguzula ere.
Nor da zure datuak tratatzearen arduraduna?
Fundación Laboral San Prudencio
IFZ: G01010230
Eduardo Dato kalea 43
01005 Vitoria-Gasteiz
Araba
Helbide elektronikoa: dpo@lafundacion.com
Nola eskuratu ditugu zure datuak?
Bezeroa bazara, zuk eman dizkiguzu gure formularioen bidez, gure zerbitzuak eskatzean, zurekin kontratu-harremana mantendu ahal izateko.
Datuak webgune honen bidez eman badizkiguzu, informazioa bilduko dugu, adibidez, webgunera sartzen zarenean, datu pertsonalak eskatzen dituen edozein formulario betetzen duzunean, informazioa edo edukiak kargatzen dituzunean, edo gurekin zuzenean harremanetan jartzen zarenean.
Erabilera horiek eta lotutako informazioa trata eta erregistra ditzakegu, modu independentean edo hirugarrenen zerbitzuen laguntzarekin, baita “cookien” bidez (nahi izanez gero, hainbat nabigatzaileetako cookien konfigurazioari buruzko informazio gehiago lor dezakezu, aquí) sakatuta) eta jarraipenerako beste teknologia batzuen bidez.
Zure datu pertsonalak borondatez sartzen dituzunean, bermatu egiten duzu informazio hori emateko gaituta zaudela eta informazioa egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela —informazioaren hartzaileak ez nahasteko moduan—, informazioa konfidentziala ez dela eta ez duela inolako kontratu-mugarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen; era berean, bermatu egiten duzu ez dela beste erabiltzailerik faltsutuko, eta ez dituzula webguneko zerbitzu eta/edo edukietarako dituzten erregistro-datuak erabiliko.
Zure datuak zuzen eta eguneratuta edukitzeko erantzukizuna duzu eta, hala egin ezean, La Fundaciónek ez du inolako erantzukizunik izango.
Baldintza horiek erabiltzen dira, halaber, La Fundaciónek antolatzen dituen ekitaldietan, kongresuetan eta beste jarduera batzuetan ematen dizkiguzun edo egin ditugun irudiak, argazkiak, bideoak eta abar jasotzeko eta erabiltzeko; horiek kanpaina, mezu elektroniko, sare sozial eta La Fundaciónen jarduerak eta zerbitzuak hedatzeko eta sustatzeko egokitzat jotzen diren gainerako material osagarrietan erabili ahal izango dira, eta edozein bitartekoren bidez bana daitezke, dela inprimatuta, dela formatu elektronikoan, online edo beste edozein bitartekoren bidez.
Hirugarrenen datuak
Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta arreta berezia jarri behar duzu datu pertsonalak emateko eta/edo argitaratzeko orduan. Gogorarazten dizugu, erabiltzaile zaren aldetik, soilik zure datu pertsonalen tratamendurako baimena eman dezakezula, baina ez hirugarrenen datuentzat, eta hirugarrenen datuak komunikatzea datu pertsonalen lagapena dela.
Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu zerbitzuen onuradun izan daitezen, adierazten du haien berariazko adostasuna duela guri datu horiek emateko, eta bere gain hartzen du horiei guztiei gure fitxategietan sartu direla jakinarazteko ardura.
Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratzeak, datuen babesari buruzko araudiaz gain, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudirako eskubideak urra ditzake, eta eskubide horien babesa Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan xedatutakoaren araberakoa izango da.
Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?
Hainbat helburutarako trata ditzakegu, adibidez:
- La Fundacióneko titular/onuradun gisa altan emateko, eta, horrela, titularraren/onuradunaren eta haren familiaren ongizatean eta ingurunearen garapen sozialean laguntzeko, enpresek Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren arloan modu zuzen, arduratsu eta boluntarioan beren langileentzat garatu nahi dituzten jarduerak eta zerbitzuak bideratuz. Ekitaldiak edo jarduerak egiten badira, ekitaldi horietara joan direnen argazkiak egin ahal izango dira, La Fundaciónen webgunean, aldizkarian, sare sozialetan eta abarretan argitaratzeko. Sare sozialetan gure profiletan egiten dituzun iruzkinak gure webgunean argitaratu ahal izango dira, bai eta iruzkinetan jarritako argazkia ere.
- Profilak segmentatzeko, publizitatea egiteko eta merkataritza-prospekzioak egiteko jarduketak egiteko, zure kabuz edo helburu horretarako hirugarrenak kontratatuta, produktuak eta zerbitzuak edo hirugarrenak aurkezteari dagokionez.
- Horri dagokionez, jakinarazten dizugu La Fundaciónen sektore espezifiko eta jarduera sektore zehatzen informazio edo publizitatea jaso ahal izango duzula eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioei buruz (laguntza ekonomikoak, ekitaldiak eta kongresuak, gizarte- eta laguntza-zerbitzuak, zerbitzu soziolaboralak, gizarte- eta egoitza-zerbitzuak, BGAE, enplegagarritasuna…, bai eta une bakoitzean egokitzat jotzen direnak ere).
- Zurekin harremanetan eta komunikatuta egoteko, kontratuzko eta/edo merkataritzako harremana kudeatzeako, salmenta ondoko eta bermeko zerbitzuak barne, eta eskatutako zerbitzu eta/edo produktuen kudeaketa eta fakturazioa egiteko.
- Gure webgunearen erabiltzaile bat besterik ez bazara, eta oraindik bezeroa ez bazara, online egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko.
- Zure curriculum-datuak emanez gero edo zure curriculuma bidaliz gero, zurekin harremanetan jarri eta egiten ditugun hautaketa prozesuak kudeatzeko.
- Produktuak eta zerbitzuak zure interesen arabera eskaintzeko; erabiltzaile/bezero gisa duzun esperientzia hobetzeko; gure zerbitzuak gehiago garatu, pertsonalizatu eta hobetzeko; erabiltzaileen/bezeroen lehentasun, esperientzia eta zailtasun komun edo pertsonalen arabera, “profil komertzial” bat egin ahal izango dugu, emandako informazioan oinarrituta, baina ez dugu profil horretan oinarritutako erabaki automatizaturik hartuko.
- Bi kasuetan, zurekin harremanetan eta komunikatuta egoteko, iritzi eta/edo gogobetetasun inkestak egiteko eta gure jarduerei, produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (publizitate- eta/edo merkataritza-komunikazioak barne, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluan ezarritako helburuetarako).
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak gorde eta tratatu egingo dira, La Fundaciónek behar dituen heinean, datu horiek biltzeko helburuaren arabera erabili ahal izateko. Titularrek La Fundacióneko kide izan diren aldien antzinatasuna galtzen ez dutenez (prestazioak ordaintzeko beharrezkoa baita), ezin dira erregistro informatikoak ezabatu, beharrezkoak baitira antzinatasun horren berri izateko. Datu horiek blokeatu egiten dira titularra bajan dagoen bitartean, eta haien tratamendua legezko betebeharrak betetzera eta/edo erreklamazioak gauzatzera edo defendatzera mugatzen da.
Emandako datu pertsonalak La Fundaciónen barne prozeduren arabera suntsituko dira, horretarako legezko eperik ez badago.
Dokumentuak modu seguruan suntsitzen dira, dagokion suntsiketaren ziurtagiria ematen duen kanpoko enpresa baten bidez.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa alderdien artean dagoen kontratua da (merkataritzakoa, administraziokoa, lanekoa, salerosketakoa, zerbitzuak ematekoa, titular/onuradun gisa altan emateko fitxa), egungo bezeroa edo bezero potentziala bazara edo, adibidez, gure webgunearen bidez egin diguzun eskaera, haren erabiltzailea bazara.
Gainera, bezero gisa, gure webgunearen erabiltzaile gisa gurekin duzun harremanaren ondorioz, interes legitimoa dugu zure datuak tratatzeko, hura mantentzeari eta kudeatzeari dagokionez, honako helburu hauekin:
- Gure webgunearen bidez egindako eskaerei erantzuteko.
- Gure jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidali ahal izateko (publizitate- eta/edo merkataritza-komunikazioak barne, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluan ezarritako helburuetarako) edo edozein enpresarekin lankidetza hitzarmena sinatu duten hirugarren erakundeei buruzkoa bidali ahal izateko.
- CZure datuak taldeko beste enpresa batzuei jakinarazteko, bezeroari zerbitzu integral edo espezializatu bat emateko, diziplinarteko taldeen esku-hartzea eskatzen badu, eta, barne-helburu administratiboetarako.
- Iritzi eta/edo gogobetetasun inkestak egiteko.
- Iruzurraren prebentziorako.
Helburu horiek bateragarriak dira hasieran zure datuak biltzeko erabili genuen xedearekin (zurekin harremana eta komunikazioa kudeatzea eta lotzen gaituen harremana mantentzea), baina, nolanahi ere, zure datuak helburu horietarako ematea borondatezkoa da beti, eta beti gailenduko dira, gure interes legitimoaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak; beraz, zure datuak helburu horietarako ezabatzea eta tratatzeari uztea eskatzen badiguzu, hala egingo dugu, eta blokeatuta eduki ahal izango ditugu, erreklamazioak formulatu, egikaritu edo defendatzeko.
Babes berezia behar duten datu sentikorrak eman badizkiguzu, datu horiek tratatzeko legitimazioa zure berariazko adostasuna da. Baimen hori argi eta garbi ematen diguzu zure datuak ematen dizkiguzunean, eta adostasun hori adierazten duen baiezko egintza argitzat joko da.
Zein hartzaileri jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?
Datuak beste enpresa batzuei jakinaraziko zaizkie, barneko administrazio helburuetarako, bezeroen datu pertsonalen tratamendua barne.
Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten helburuak betetzeko, hala nola:
- Fundación taldeko enpresei: Cid Norte S.A.U./Club de Compras San Prudencio (A01113760), Asociación de Servicios Socio-Laborales San Prudencio (G01265347), Servicio de Prevención Mancomunado San Prudencio (G01303767), Konsanpru, S.L.U. (B01568740), San Prudencio Advice, S.L.U. (B01572817) eta Nordic Klinika, S.L. (B01574078). Kasu guztietan, enpresa horiei datuak jakinaraztea beharrezkoa izango da La Fundaciónek eskaintzen dituen zerbitzuak eman ahal izateko.
- La Fundaciónek eskaintzen dituen zerbitzuen emaileei eta datuak tratatzeko arduradun gisa jardun dezaketen bere taldeko erakundeei. Hirugarren enpresa horiek zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak baino ez dituzte eskura. Emandako informazioaren konfidentzialtasuna zaintzeko eskatzen diegu, eta jaso duten informazioa eman zaien helbururako soilik erabil dezakete.
- Datuak jakinarazteko legezko betebeharra duten administrazio publikoetako organismoak (zerga administrazioa, Gizarte Segurantzako erakundeak, Laneko Ikuskatzailetza), notariotzak, erregistroak, mutualitateak, epaitegiak edo auzitegiak, abokatuak, prokuradoreak, perituak eta abar. Jakinarazpen hori beti egingo da lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten helburuak betetzeko.
- Banku erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?
- Eskuratzeko eskubidea: Zer datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, eta horien kopia bat ere eska dezakezu.
- Zuzentzeko eskubidea: Datu pertsonal zehaztugabeak zuzentzeko eska diezagukezu, edo osatu gabe daudenak osatzeko, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.
- Ezabatzeko eskubidea (ahaztuak izateko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta datu horiek ez badira beharrezkoak bildu zireneko helburuetarako, zure adostasuna kentzen baduzu, datu horiek legez kontra tratatu badira edo legezko betebehar bat betetzeko bada.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzea eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak itzultzeko eska diezagukezu (zuri edo hirugarren bati), formatu egituratu batean, erabilera arruntean eta irakurketa mekanikoan.
- Aurka egiteko eskubidea: Zure datuak tratatzearen aurka egin dezakezu, baldin eta tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-helburuetarako bada.
Eskubide horiek guztiak baliatzeko, idatzizko eta sinatutako eskabide bat aurkez dezakezu FUNDACIÓN LABORAL SAN PRUCENCION, Gasteizko Eduardo Dato kaleko 43.ean (01005) edo helbide elektroniko honetan: dpo@lafundacion.com, betiere zure NANaren kopia erantsita. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu eta, aldatu ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.
Aurreko edozein eskaera jaso ondoren, gehienez ere 30 eguneko epean erantzungo dizugu.
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamatzeko eskubidea duzu. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, eta eskubideak baliatzeko formularioen ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu: www.aepd.es.
Segurtasuna
La Fundaciónek bere antolamendu- eta teknika-segurtasuneko neurriak hartu eta eguneratzen ditu, egiten duen datu pertsonalen tratamendua bat etor dadin datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriaren baldintzekin.