AZAROAREN 12AN “ESPACIO ARTE”-KO EKITALDI BERRI BATEZ GOZATUKO DUGU, ERAKUSKETA, POESIA ERREZITALDIA ETA ZUZENEKO MUSIKA EMANALDIAREKIN

Oraingo honetan, Alba Tojoren erakusketa koloretsua izango dugu.

Alba Tojoren biografia:

Alba 28 urte ditu eta Murgian (Araba) bizi da. Artista plastikoa da eta Artean graduatua, Pintura eta Grafikako aipamenarekin UPV/EHUtik (2018). Horrez gain, bere prestakuntza osatu du Obra Grafikoko Master batekin CIEC Fundazioan, Estanpa Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (2021), eta BilbaoArte Fundazioan Grafikako hainbat ikastarorekin. Bakarkako zein taldeko erakusketak egin ditu, eta Gazte Arte Saria (2019) jaso zuen proiektu artistiko bat sortzeko eta Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean erakusketa bat egiteko. Baita Oviedoko Decero Creativo beka (2021) ere, ikerketa eta produkzio artistikorako. Iaz, IN SITU ArtFestival-eko lehen saria jaso zuen, Gasteizko tokiko merkataritzan arte festibala, La Brasileña-rako egindako lanarekin. Bere lana hainbat lehiaketa eta txapelketatan hautatu dute, hala nola Valladolideko Nazioarteko Akuaforte Bienalean, Gaztela-Mantxako Nazioarteko Grabatu Sarian edo Madrilgo Sortzaile Gazteen Arte Lehiaketan, azken honetan Ohorezko Aipamena jaso zuelarik. Era berean, arte eta obra grafikoko azoketan parte hartu du, hala nola Open Portfolio, Alma Gráfica eta Oviedoko Arte Aste Profesionala.

Espacio Arten erakutsiko diren lan hauei buruz:

Bere lana emozioen inguruan eta hauei artearen bidez forma ematearen inguruan dabil. Sortzea adierazpide bat da eta inguratzen duenari buruz hitz egiteko modu bat da, baina baita ikusten ez den eta barruan duenari buruz ere, bere buruari entzuteko, bere alde intimoena arakatzeko eta bere sentimenduak kanporatzeko aukera ematen baitio. Bere lanak orbanetatik eta trazutik sortzen dira, baita koloretik eta adierazpenetik ere. Gorputzean eta mugimenduan, naturan, eta bestalde abstraktuan eta emozionalean inspiratzen diren irudien bidez, bere barnean dauden emozioekin bizikidetzaz hitz egiten du.

Erakusketa 2025eko urtarrilaren 6ra arte bisitatu ahal izango da.

Poesia errezitaldia eta bi poesia-libururen aurkezpena “Azken gereziak” eta “Bazen behin edo bi edo hiru”

Elisa Rueda

Auditoriumean, poesia errezitaldiaz eta liburu hauen aurkezpenaz gozatuko dugu:

“AZKEN GEREZIAK”

Azken gereziak liburuaren ia ezusteko aurkikuntzak bidaia berezi bati ekitera bultzatzen du liburu honen egilea, Elisa Rueda poeta.

Liburuan zehar igarotzen dituen paisaiak -ibilitako eta gogoratutako paisaiak- betetzen dituzte poetak hitz poetikoaren bidez berriro bizi nahi dituen espazio horiek. Hau da, denbora bat bizitzea memoriak diktatzen dizkion hitzekin. Atzo eta gaur bat eginda gerezien topaketan, haien zuku gorriarekin maite den beste izaki horren izena idazten delarik. “Palabras al Límite” argitaletxeak argitaratua.

“BAZEN BEHIN EDO BI EDO HIRU”

Haur-liburuen egilea. Bere azken liburua haur-poema liburu bat da, Marta Extramianak ilustratua, izenburu honekin: “Bazen behin edo bi edo hiru”. Poema-liburuak irakurtzera, hitzekin jolastera, amets egitera, basoaren kontzientzia izatera eta natura zaintzeko beharraz jabetzera gonbidatzen du. Gai anitzak jorratzen ditu, hala nola adiskidetasuna, ilusioa sortzeko errezetak edo urtaroak, baita Lurra zaintzea aldarrikatzen duten poema ekologikoak ere. “Puerta Abierta” argitaletxeak argitaratua (Mexiko).

"Las últimas cerezas" liburua Casa del Libro-n Instagramen Elisa Rueda

Azkenik, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleen zuzeneko kontzertu bat izango dugu agoran.

logo conservatorio de música Vitoria con La Fundación

“La Fundación San Prudencio” eta CM Jesús Guridi MK Kontserbatorioaren arteko lankidetza-hitzarmena.

Norbait ezagutzen baduzu edo zuk zeuk argazkiak, ilustrazioak, musika, pintura, poesia, antzerkia, dantza, bakarrizketak eta abar egiten badituzu eta zure artea erakutsi edo zure lanak erakutsi nahi badituzu, jar zaitez harremanetan San Prudentzio Fundazioarekin 945 222 900 telefonoan edo bidali zure posta elektronikoa info@lafundacion.com helbidera.

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.